Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, March 24 - 09:28.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz

Nafarroako mendimultzorik handienetako bat izanik, Zarikieta ez da oso mendialde ezaguna. Nekazaritza eta abeltzaintzaren endekatzeak, gainera, sasiz josi zituen baso eta soroak. Azken garaiotan, ordea, nolabaiteko ahalegina egin da bide zaharrak berreskuratzeko. Nolanahi ere, artean pista zabalak dira mendialde ahaztu honetan barrena ibiltzeko modurik errazena... bakarra ez denean.

Submitted by zuriain on 2010, March 23 - 12:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Genbeko mendateko 16. kma

Andiako hegoaldeko gain ahaztu hauetara igoko gara. Horretarako, Genbeko mendateko 16. kman utziko dugu autoa, bihurgune nabarmen batean. Bertan ataka bat dago txarrantxa igarotzeko. Bidexka eder batek sartuko gaitu Lezaiako arroil ederrean. Bidexka harri pilez markaturik dago eskalada eremu bateraino, talaia ederra dena arroilaren gainean. Merezi du balkoi hau bisitatzeak. Gure bideak, baina, eskalada eremuko sahiesbidea hartzen den tokian jarraitzen du aurrera, arroilaren luzera osoa ibiliz, eta batzuetan -zuhaitzek uzten digutenean- paisaia ederrak eskainiz.

Submitted by zuriain on 2010, March 21 - 21:32.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollo

Igoera basati samarra Satrustegiko gandorrera. Satrustegiko erpinera igoko gara, baina eskuragai izanen ditugu buzoidun gailurra baita gandorrean zehar dauden beste hainbat gain ere. Hasteko, Ollotik iparralderantz joko dugu, herriaren gainaldetik. Arristako bide berria izeneko pista hartuko dugu mendebalderantz. Bidea jaisten hasi baino lehen, beste pista bat hartuko dugu iparralderantz. Xedea zera da, herriaren ipar-mendebaldera dagoen goi-ordoki moduko batera iristea, non borda batzuen hondakinak baitaude.

Submitted by zuriain on 2010, March 17 - 09:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aietxu

Aietxura iritsi baino ehun bat metro lehenago hasiko gara. Kanadiar ibi baten ondoren, eskuinaldera, pista bat hasten da. 760 metroko garaieran, pista utzi eta bide estu bat hartuko dugu, eskuin alderantz (Mend.) Baso trinkoan zehar eginen dugu gora. Laster beste pista batekin eginen dugu topo, Garetemeko lepora eramanen gaituena, Aldaxur eta Zipuru artean. Orain eskuinetara joko dugu (Mend.), mendiaren hegoaldeko isurialdea zeharkatzen duen ehiztarien bidexka batetik.

Submitted by zuriain on 2010, March 11 - 10:08.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollobarren

Ibilbide zirkular zoragarria Sardegi eta Sartzaletako gainak bisitatzeko. Ollobarrengo herriaren goi aldean hasiko gara. Berehala ikusiko ditugu margo zuri-horiak. Malakdi bat zeharkatu eta berehala bidexka hasiko zaigu sigi-saga Sardegiko hegietan gora.

Submitted by zuriain on 2010, March 11 - 09:52.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otsondo-Urritzateko errepidexka

Otsondo mendatean Urritzateko errepidexka hartuko dugu, eta Aitzpitzako errepetidorearen azpian utziko dugu. Bertatik lehen Maistrugaingo estazioko harrespil eta zutarria bisitatuko dugu. Gorramendiko gailur hondakinez jositik igarota, Gorramendiko zutarri ikusgarriaren bila joanen gara. Autoa utzi dugun tokira itzuli eta lurrezko pista hartuko dugu Ihintzpideko leporantz, eta bertako zutarri handia mirestu. Ihintzpide eta Otsameaka mendietara igoko gara. Txangoa, nahi izanez gero, luza genezake, Gartzabal edo Buztanzelai mendietaraino.

Submitted by zuriain on 2010, March 4 - 16:18.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle

Olotoki mendira igoko gara, Itzalletik eta Atagaitzako urjauziaren parean igaroz. Itzalletik mendebalderantz aterako gara. Askaldegi baten parean pista nagusia utzi eta mendebalderantz segituko dugu. Utzi berri dugun pista hori jaisteko erabiliko dugu. Orain ez gara hartu berri dugun lurrezko pistatik aldenduko. Pixkanaka eskuin alderantz joanen gara biratuz, pistatik atera gabe. Pista zelai batean amaitzen da, baina bidexka bat hasten da zelaia mugatzen duen txarrantxaren parean. Bidexka horri jarraituko diogu, behin ere galdu gabe.

Submitted by zuriain on 2010, March 4 - 09:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarragako errepideko 21. kma

Lizarragako errepideko 21. kman, langa bat pasatuko dugu, Lezaungo txabolen ondotik. Ekialderantz joko dugu bi mazelen arteko arroilean gora. Pagadi ederrean barrena ibiliko gara, igotzen etengabe. Bidea ez da oso nabarmena baina zailtasunik gabe jarraitzen da. Behin lepo batera iritsita, jaisten hasiko gara, Zaborrateko borden aldera. Borden inguruan, harrizko murruarekin eginen dugu topo. Murru honen parean ekinen diogu aldapa gogorrari, eta Malkaxkoko gailurreko ordoki zabalera atera. Hurbil ikusiko dugu Iturgoiengo baseliza eta, haratago, Mugagako bizkarra.

Submitted by JFdeA on 2010, February 28 - 21:31.
ABIAPUNTUA Zarautz
Esquema Zarautz-Sta Barbara-Garategaina-Meaga-Indamendi-Urdaneta-Pagoeta-Aia-Agorregi-Zarautz

Zarautzetik Zarautzera itzulera 35Ilz baliaturik.
7 bat orduko ibilbidea eta 1.200 bat m.ko igoera.
Aukera ederra Zarautz inguruko tontorretatik apreziatzeko, baita Getaria, Aizarna, Granada bailara, Erlo, Ernio, eta nola ez, Pagoeta parkea, eta bertako Agorregi burdinola.

Submitted by zuriain on 2010, February 5 - 16:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eskiraroiko lepoa

Eskisaroiko lepoan autoa utzi eta ekialderantz joko dugu, bidean gora, Oiarmunoko hegietan zehar. Andregaingo lepo zabalera aterako gara, pinudi bat atzean utzita. Bertan, eta Atxuelako hegietan, hainbat harrespil aurkitu beharko genituzke... geuk behintzat ez genuen arrastorik ikusi.