Ibilbideak: Iparraldea

Lurraldeak

Ibilbide mota

ietxaburu-k sortua, 2017, maiatza 8 - 11:02
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Logibar (Zuberoa)
Eskema Logibar-Holtzarteko zubia-Ardaneko etxolak-Otxogorrigaina-Pistako etxolak-Holtzarteko zubia-Logibar

Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.).

inaxio-k sortua, 2014, urria 11 - 09:19
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Biriatu
Eskema Biriatu - GR10 - Xoldoko gaina - Osingo lepoa - Manddale - Ibardin - Urtegia - Kalbarioa - Biriatu

Biriatuko sarrerako aparkalekutik abiatzen da ibilbidea, elizaren aldamenetik pasa eta errepidera jaitsita GR10 ibilbideari jarraitzen dio aldapari ekiteko. Ezker eta eskubi aldetik bereizten diren bideak bazterrean utziz gora egiten duen bide arrastoa jarraituko dugu, mendiaren harrizko gandorrera heldu arte. Norabide-mahai bat topatuko dugu bertan. Haren aldameneko pistatik jarraitu eta iratze artean gora egiten duen arrastoa bilatu behar dugu, 100 bat metro aurrerago. Handik gora arrastoari jarraitzea aski dugu Xoldoko gainera heltzeko. Harriz egindako txartelontzi bat dago bertan.

inaxio-k sortua, 2013, maiatza 12 - 10:05
Kategoriak Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Bera
Eskema Bera - Lizuniaga - Lizaieta - Usategieta - Saiberri - Orizki - Etxalar - Bidasoako trenbide zaharraren bidea - Bera

Bide erraza pista zabaletan barrena, nahiko zoru onarekin gehienean. Leku gutxitan dago bizikletatik jaitsi beharra eta aldapa haundiegirik ez da, Saiberriko igoera bera kenduta (50m eskas lepotik) eta mugako pistara itzultzeko beste aldapatxo bat. Saiberriko inguruak bereziki ederrak dira, harizti zaharrak, arkaitzak, larre garbiak... Bidea luzatzeko aukera ugari dago Orizki aldean. Arrastoan ageri diren muga aldeko joan-etorriak trikuharri baten bila eginak dira, erraz saihestu daitezke pistari jarraituz.

Jose-k sortua, 2012, azaroa 3 - 08:36
Kategoriak Aldude, Baztan
ABIAPUNTUA Urruska landetxea
Eskema Urruska landetxea - Berdaritz lepoa - Belaungo lepoa - Eihartzeko lepoa - Arrikulunka - Argibel lepoa - Alba
JulenZ-k sortua, 2010, abendua 12 - 03:02
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Olharria lepoa
Eskema Olharria lepoa - Nethe - Olharria

Larzabaletik Maulerako bidea hartuta, Oskaxe mendatean gora, eskuinetik, Hozta herrira eroango gaituen errepidea hartuko dugu. Hamar bat kilometro egingo dugu ibar eder batetik eta Hoztara helduko gara. Gainean, gure eskuinean, dagoen mendia Nethe dugu, eta bertatik abia gintezke. Baina are errazagoa izango da, errepideari eutsi, 'Col des Palombieres' norabidea markatzen duen kartelari jarraitu, eta bidean gora egin kotxez.

zuriain-k sortua, 2010, maiatza 1 - 09:01
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Bankako errepidexka

Banka herriko ipar-mendebaldeko muturretik, gas edukiontzi berde handi batzuen parean, errepidexka bat hasten da, sigi-saga goiko baserriak lotzen dituena. 2-3 kilometroak direnez, guk erabaki genuen zati hau autoz egitea. Baserrietara doazen saihesbideei kasurik egin gabe, gora eginen dugu -mapa eta trackean agertzen da egin beharreko bidea-. Mitxondo izeneko gain bat hegoaldetik inguratuta, Erdizako bordaren parean utziko dugu autoa. Errepide-pistatik jarraituko dugu oinez, eta Arrolako Harriaren azpitik igaroko gara.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 18:50
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Bagargiak lepoa

Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 16:20
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Meharroztegiko lepoa

Errola, Otsamunho eta Osatxar Meharroztegiko lepotik. Txango ederra, biderik gabe baina zailtasun handirik gabe, Aldudeko bazter hauek ezagutzeko. Kontuz ibiliko gara, nolanahi ere, eguraldi txarra eginez gero.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 15:07
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Ibañeta mendatean hasten den pista.

Girizu, Urtarai eta Lindus mendiak Ibañeta mendatean hasten den pista zabaletik. Autoa 1.1 kilometroan utzi, ehiztari etxoloa dotore baten ondoan eta bideari lotuko gatzaizkio.

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 26 - 14:15
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Landerreko lepoa

Behorlegi eta Hauskoa batera igotzeko ibilbide erraz eta atsegina Landerreko lepotik abiatuta. Kontuz ibili behar da Behorlgiko gandorrean, batez ere izotza edota elurra dagoenean.