Ibilbideak: ArabaLurraldeakIbilbide motaXabiaram-k sortua, 2019, maiatza 2 - 21:00
Arratsalde pasako mendi ibilaldia. Txangoa Ibarra herrian abiatzen da eta Ibabeko Andra Maria baselizaren ondotik gora egiten dugu, baserri pare bat pasa eta pinudi basoan sartzen gara pista zabal batean Ipiztikoarriaga Lepora arte, malda eramangarria dago tarte honetan guztian, ia 400 metroko desnibela, azkenik Amillondo/Kukutxeko Punta (775m) zapaltzen dugu. Hona arteko bide 1 ordu.
Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 7 - 09:35
Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Xabiaram-k sortua, 2018, ekaina 7 - 12:58
Igoera hau egin dut Otzaurten (652m) dagoen Parke Naturalaren sarreratik abiatuta Behin aitzulo ikusgarria igarota Eskaratzako iturriaren parean (1065m)
Jose-k sortua, 2018, maiatza 2 - 22:24
Ibilaldi honek aurrena mendi magala zeharkatzen du ekialderantz altuera pixka bat galduz, Otxortetako lepoaren bila. Ondoren aldapa pikoarekin Goikoganara igotzen da, eta mendi-bizkarreko bidezidorra jarraituz Kamarakako tontorra harrapatzen du, Ermuara beste bide batetik jaitsi aurretik.
Jose-k sortua, 2017, urtarrila 29 - 22:15
GR 123 Bizkaiko Biraren 11. etapa bezala aurkezten den hau ez dago beste etapetako ibilbideei lotuta. Araba eta Burgoseko lurrek inguratuta eta Bizkaiko gainontzeko herrietatik bereizita dagoen Urduña eta inguruetako mendiak dira etapa honetan zeharkatzen direnak. Hortaz, gainontzeko etapen segidaren edozein unetan egin daiteke bertara jauzi, eta Orozkotik pasatzean egitea proposatzen da, Gorbeiako eta Arrolako etapen artean, gertutasunean oinarrituta. Luzea. Oso luzea da etapa hau. Birako luzeena. Baina horretaz aparte, ibilbidea xamurra da. Urduñako auzoa den Lendoño Goitiatik abiatzen da, eta Urduñako bailara mugatzen duten Gorobel mendikateko zenbait tontor, Santiago mendia, eta Gibijo mendikatearen mendebaldeko ertza zeharkatuta, Arrastariako Aloria herrixkara jaisten da. Behin mendi-gaina harrapatzen denetik aurrera mendi-hertza jarraitzen da ibilbide guztian zehar. Tartean tontor askotatik igarotzen da: Gorobel mendikatean Iturrigorri (Tologorri bezala ezagunagoa dena), Bedarbide, Solaiera, Txolope eta Txarlazo; Santiago mendia; eta Gibijo mendikatean Bertzeta, Bagate eta Beratza. Baina gorabeherak txikiak dira, eta beherantz gehiago gorantz baino, tontorrik altuenak ibilbidearen hasieran baitaude, eta aurrera egin ahala pixkanaka-pixkanaka altuera galtzen da. Jarraitu beharreko bidezidorrak oso garbiak dira gainera, uneoro mendi-ertza jarraituz, esan bezala. Hortaz, luzeraz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Baina bada kontutan izan beharreko beste kontu bat, udan batez ere. Iturri bakarra dago ibilbide osoan, eta hasieran dago gainera, Iturrigorri iturria. Ibilaldi osorako ura aldean eraman behar da beraz.
inaxio-k sortua, 2016, azaroa 2 - 20:17
Lezearen inguruko aparkalekuetatik abiatu eta GRaren arrastoak jarraituko ditugu Mendebaldera, hariztiaren itzalean aurrera egiten duen basa-pista zabal batetik. Basotik atera eta larre eremu txiki batera helduko gara laster. Erne hemen, ze ez erraza arrasto egokia jarraitzea: IEra jotzen du eta harripila eta marka zuri-horiz markatuta dago. Hasiera honekin asmatuz gero errazago jarraituko dugu gora egin ahala, arrastoa nabarmena baita.
|
![]() |