Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, February 2 - 12:13.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA

Landakoa arroilean gora hasiko gara, Agoitz eta Nagore arteko errepidearen 9. kilometroan. Esparru hesitua eskuin aldetik inguratu eta zelaietan gora hasiko gara ekialderantz, pista aurkitu eta Alotz herriaren hondakinak ikusten diren lepora iritsi arte. Pista utzi eta ipar-ekialderantz jarraituko dugu, mendi sokaren erpinetik, bidexketan barrena. Mendia izeneko bizkarra igo gabe, sakana inguratuko dugu -ikus mapa- pinu eta zuhaixken artean, mendiaren gainaldea tokirik garbienetan irabaziz. Soro handi batera aterako gara. Ehiztarien trona batek pista hartuko dugun tokia seinalatuko digu.

Submitted by zuriain on 2010, January 25 - 12:59.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Igariko mendatea

Igariko mendatean autoa utzi eta gure gainean, ipar-ekialdean, dagoen mendi mazela pinuz josiari ekinen diogu, iparrerantz. Berehala pista belartsu batean egonen gara, mendi sokaren gainaldean gora egiten duena: Ardibidea da. Pinudiak bi aldeetan izanen ditugu, baina noizbehinka zabaldu eta paisaia ederrak ikusiko ditugu. Pistak gorabehera batzuekin egiten du iparrerantz, eta aldapa behera handi bat eginda, Atsagarbiako harria ikusiko dugu, dagoeneko nahiko hurbil.

Submitted by JFdeA on 2010, January 18 - 13:21.
ABIAPUNTUA Garagartza (Mendaro)
Esquema Garagartza (Mendaro)-Lizarrola baserria-Pagolatza baserria-Larraskanda lepoa-Otarre-Erentza lepoa (Erentza baserria)-Gaintxipia-Iturriko zelaia (Alkorta baserria)-Mirutxa lepoa eta borda-Garallutz-Etxabe baserria-Garagartza (Mendaro)

Aurreko irteera baten Lastur bailara ezagutzeko aukera izan nuen. Oraingo honetan, eta Izarraitz mendizerraren M.eko adarrak ezagutzeko, inguru honetara jo dut.

Lasturren eta Aranarrekarren arteko mendilerroa eginez (Otarre, Gaintxipia eta Garallutz), eta bertan dauden mendilepoak bi bailara horiek hobeto ezagutzeko balio izan dit, eta baita egun eta lehen gizakia zelan ibili izan den atzera eta aurrera ingurune hauetatik.

Garagartzatik Aranerrekaren aurrera abiatu gara, E.ra, Lizarrola baserrirantz.

Submitted by zuriain on 2010, January 17 - 11:01.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Saigots

Ibilbide zirkularra mendizaleen bisita gutxi jasotzen dituen mendi honetara. Benetako gailurretik paisaia handirik ikusiko ez badugu ere, talaia txiki bat dago metro batzuetara, bigarren gailur gisa har daitekeena -metro bakarreko aldea dago bien artean- bertatik Esteribarko paisaiak mirestuko ditugu. Jaitsiera ezpel arteko bideska batean zehar eginen dugu, arreta eskatuko duena bidea ez galtzeko.

Submitted by Jose on 2010, January 12 - 21:59.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zelaiaundi
Esquema Zelaiaundi – Santa Krutz ermita – Ezate lepoa – Andarto – Degurixa – Arlutz – Ugastegi – Zelaiaundi

Ibilaldi honek Zaraia mendikateko zenbait bazter ezagutzeko aukera emango digu. Zelaiaundi lepotik abiatuta, hegoalderantz joko dugu, mendi-bizkarra jarraituz, eta Santa Krutz ermitatik igaroko gara. Hegoalderantz jarraituz Andarto Txikia eta Andarto ekialdetik inguratuko digu, Ezate lepora igotzeko, eta handik Andartoren tontorrera hegoaldeko gandorretik. Ezate lepora itzulita, Degurixa bailara itxia zeharkatu eta mendebaldeko malda igota Otsoarrate lepo zabalaren ingurura igoko gara. Iparralderantz joko dugu, Arlutzeko tontorrera igotzeko, eta ondoren iparralderantz jaitsiko gara, bidearen bila. Bide honek Aranguren inguratzen du eta ekialdeko isurialdera itzuliko gaitu, Kargaleko izena duen ingurune batetan. Bide nagusiari jarraituz jaisten hasiko gara, aurrena ipar-ekialderantz, eta txabola baten inguruan bihurgunea hartu ondoren hego-ekialderantz. Galerarik gabe Ugastegiko baserrietara jaitsiko gara, eta laster izango gara berriz ere Zelaiaundin, ibilaldiari amaiera emateko.

Submitted by zuriain on 2010, January 11 - 16:16.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarrustiko mendateko 22 eta 23. kilometroa

Aralarko hego-mendebaldeko mendi ezezagun hau igotzeko ibilbide zirkularra. Zubateko gurutzea eta Artabakarko trikuharria bisitatuko ditugu Serlo Gaineko talaiara iritsi aurretik. Igoera gehiena bidean zehar eginen badugu ere, jaitsierako zenbait zatitan, batez ere mapan Elizarri eta Arañaburu bezala seinalaturik dauden mendi hegian, bidetik kanpo eta landaretza deserosoak harturiko basoan barrena eginen dugu. Ohi bezala, etorritako bidetik itzultzeko aukera dago. Bestalde, autoa pistan barrena sar genezake edo errepide ertzean utzi.

Submitted by Jose on 2010, January 2 - 01:30.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA Canfranc eta Candanchú arteko aparkalekua
Esquema Canal Roya – La Rinconada – Anayeteko lakuak – Rojo lepoa – Anayeteko tontorra – Rojo lepoa – Canal Roya

Canal Roya bailaran barrena Anayeteko tontorrera igoera ezaguna azaltzen da jarraian. Bailararen bukaera osatzen duen La Rinconada izeneko zirku batetara iritsi ondoren, Anayeteko lakuetako goi-ordokira igoko gara, eta handik tontorrera, Rojo lepotik igarota. Jaitsiera beste bide batetik egingo dugu, askoz laburragoa. Rojo lepotik mendebalerantz jaitsiko gara, zuzenean Canal Royara jaisteko.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 26 - 16:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zabaldikako atsedenlekua

Amiñagain mendia igotzeko ibilbide zirkularra. Pikulingo gain txikia ere igoko dugu, bertatik ikuspegi zabalago bat edukitzeko. Pikulin menditik Amiñagaingo gailurrerainoko bidea basoan zehar eginen dugu, pinudian gora, eta batzuetan biderik gabe edo bidexka erdi galduetan zehar. Bide egokiago bat iparraldeko lepoan abiatzen da (hauxe da mendiaren gainaldean aurkituko duguna) edo, besterik gabe, hemen jaisteko erabili zen bidea erabil genezake. Zabaldikara iritsi baino lehenxeago dagoen atsedenlekutik utz dezakegu autoa.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 22 - 22:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarragako mendatea
Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 21 - 12:42.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aspurz-Aspurgi

Aspurz-Aspurgi herriko saihesbidearen hasieran zubi bat igaroko dugu. Berehala, ezkerraldera aparkatzeko zabalune bat ikusiko dugu, ibilbidearen adierazgarriarekin. Markak jarraituz, Zaraitzu ibaiaren albotik ibiliko gara, harritza zeharkatzen duen bidexka batetik. Laster Egurzanos gaineko zubitxoa igaroko dugu. Bertatik, Idokorrira igotzeko bidea har genezake. Arroileko bideak iparralderantz jotzen du, ezpel eta meditarranear landaretza sarri bate artean, betiera Egurzanos ibaitxoaren ondoan. Arroila estutzen den gunera iritsita, ibaia zeharkatu beharko dugu.