Sardegi eta Sartzaletako gainak

Enviado por zuriain el 2010, Marzo 11 - 10:08.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollobarren
Relacionados »Sardegi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Sardegi eta Sartzaletako gainak
MAPA: Sardegi eta Sartzaleta

Ibilbide zirkular zoragarria Sardegi eta Sartzaletako gainak bisitatzeko. Ollobarrengo herriaren goi aldean hasiko gara. Berehala ikusiko ditugu margo zuri-horiak. Malakdi bat zeharkatu eta berehala bidexka hasiko zaigu sigi-saga Sardegiko hegietan gora.
Margoek Ollobarrengo zuloraino eramanen gaituzte, toki miresgarria benetan. Behin mendimultzoaren gainaldean iparralderantz eginen dugu, behin ere bidea galdu gabe. Bideak zuzenean eramanen gaitu Santiagoko baselizara, baina trackean ikusi bezala, 200 bat metro aurrerago bidea utzi eta ezpelen artean eginen dugu Sardegiko gailurrerantz. Ez dago galtzerik, mendilerroak bertan labar ikusgarriak baititu. Buzoia eta kairn handi bat aurkituko ditugu, agian ez tokirik altuenean.
Segidan baselizara joan eta haren ondoko pista hartuko dugu iparrerantz. Gorabehera handirik gabe eta zuzen-zuzenean pistak Lokizko gainaldea zeharkatzen du. Amaieraraino jarraituz gero, Sartzaletako erpinera eramanen gaitu. Baina guk Sartzaletako buzoia ikusi nehi genuen. Horretarako, 90 graduko bidegurutze batera iritsita, eskuinetara (H) jo eta zuzenean Sartzaletako txartelontzia dagoen gainera aterako gara. Jaisteko, etorritako pistatik atzera egin eta tokirik beherenean (ikus mapa) kairn batzuen arrastoa jarraituko dugu. Ezpelen arteko bide ozpelak Ganuzako mendate ikusgarrira eramanen gaitu. Bideak galtzerik gabe eramanen gaitu Ganuzara. Herria zeharkatu eta gero, baseliza ikusgarri baten parean lurrezko pista markatu bat hartuko dugu, autoa utzi dugun tokiraino eramanen gaituena. Ibilbide zoragarria benetan!

AdjuntoTamaño
Sardegi-Sartzaleta.gpx138.38 KB
Imágenes