Zarikieta eta Jeronalesko kastroa Agoitzetik

Enviado por zuriain el 2010, Marzo 24 - 09:28.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz
Relacionados »Zarikieta (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zarikieta eta Jeronalesko kastroa Agoitzetik
MAPA: Zarikieta

Nafarroako mendimultzorik handienetako bat izanik, Zarikieta ez da oso mendialde ezaguna. Nekazaritza eta abeltzaintzaren endekatzeak, gainera, sasiz josi zituen baso eta soroak. Azken garaiotan, ordea, nolabaiteko ahalegina egin da bide zaharrak berreskuratzeko. Nolanahi ere, artean pista zabalak dira mendialde ahaztu honetan barrena ibiltzeko modurik errazena... bakarra ez denean.
Agoizko zubian hasiko dugu ibilbidea. Dena den, kilometro bat egin genezake autoz, pistaren zati gogaikarri bat saihesteko. Autzolako pistak Purgatorio izeneko parajera eramanen gaitu, lepo zabal batean. Bertan, markek eta harri pilek pistatik atera eta mendi maldari ekinen diogu. Pare bat aldiz eginen dugu topo zorioneko pistarekin, eta azkenean, mendiko gainaldera aterako gara. Oraingoan pistatik jarraitu beste erremediorik ez dugu izanen. Puntu honetan Santa Barbarako harriak eskura izanen ditugu, aukera interesgarria Zarikietako parajeak hobeki ezagutzeko. Horretarako, ur putzu baten ondoko ataka igaro eta markak eta harri pilak arretaz jarraitu beharko ditugu, bidea ez baita oso nabarmena.
Zarikietara joan nahi izanez gero, pista zabala ekialderantz jarraituko dugu, pinu eta larre artean. Luze gabe, bideak iparrerantz jo eta berehala Jeronalesko kastroa adierazten duen kartela begiztatuko dugu. Markei jarraituz, hamar minututan antzinako gotorleku horretan egonen gara, paisaia zoragarriaz gozatuz.
Berriz ere pistan, arretaz ibiliko gara. Ralara jaisten den pistarekin topo egin baino 50 metro lehenago, marka gorriak ikusiko ditugu zuhaitzetan. Hobe duzue marka horiei jarraitu. Guk itzulian egin genuen bide hori -ikus mapa eta tracka- eta joatekoa baino askoz errazagoa zen.
Marka gorriek Zarikietako gailurrean jarriko gaituzte, ez oso gain nabarmena, baina bai panoramikoa eta erakargarria bere bakardadean.
Jaisteko, pistatik atzera eginen dugu Santa Barbarako gainen inguruan dagoen kanadiar ataka bateraino -ikus mapa-. Bertan, harri pila eta markek bidexka eder batetik eramanen gaituzte Purgatorioko leporaino.
On egin!

AdjuntoTamaño
Zarikieta-Jeronales.gpx112.96 KB
Imágenes