Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, Junio 22 - 14:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Napari

Naparitik iparralderantz abiatuko gara pista zabal batean gora. Berehala lepo estu batera iritsiko gara, baltsa txiki baten ondoan. Pistaren ezkerreko adarrak Idokorrira eramanen gintuzke -ikus ibilbidea mendiaren fitxan-. Eskuinekoa hartu eta San Estebango baselizarantz abiatuko gara, mendien zirkoaren erdian ikusiko baitugu. Baselizaren ondotik igarota -eskuin aldera utziko dugu- aurrera jarraituko dugu. Aurrean dugun gaina dugu helburu: Zabaltzako Mugaren gaina. Pistak gailurretik metro bakar batzuetara utziko gaitu, bidetik kanpo baina zailtasunik gabe eginen ditugunak.

Submitted by JFdeA on 2010, Junio 20 - 20:10.
ABIAPUNTUA Urdiain
Esquema Urdiain-Portua-Sta.Marina-Hiruhaitzeta-Hiruelorrita-San Adrian-Etxarriko Portua-Bakedano-Iturmendi-Urdian

Urdianetik Urbasarantz abiatu naiz Portuko kaletik. Portua zeharkatuta E. norabidea hartu dut. Sta. Marinatik aurrera Iturmendiko portua gainditu Hiruhaitzetarantz Urbasa Hegora eta Sakana Iparrera. Hiruelorrietara heldu naiz, jadanik Etxarriko Maiatza kenduta dago, jakina, ekainean baitgaude. Etxarriko portutik eta Lizarragotik E.ra San Adrianen ermitaraino.
Ermitatik atzera egin dut, M.ra, Etxarriko portuaren bila.
Jaitsieran babeserako hesia gainditu eta ezkerreko bide zidorra hartu dut Bakedanora jotzeko; bestela, eskuinekotik Etxarrira.

Submitted by inaxio on 2010, Junio 6 - 12:51.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Orioko hondartza
Submitted by inaxio on 2010, Junio 6 - 11:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Igurin (Donamaria)
Esquema Igurin - Baztanibar - Otolo - Negusoro - Usategieta - Errepidea - Igurin.
Submitted by zuriain on 2010, Junio 3 - 08:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarragako mendatea

Ez da hau Eskalaborroko gainetara egin daitekeen txangorik interesgarriena -nire ustez, Dorraoko San Pedroko ermitatik abiatzen denak du ohorea- baina bai errazena, ezin ederragoa izateaz gain.

Submitted by Jose on 2010, Mayo 29 - 12:33.
Categorías Berango, Sopela, Urduliz
ABIAPUNTUA Sopelana
Esquema Munarri enparantza - Fraidemendi - Santa Marina - Munarrikolanda - Saierri - Basartemendi - Urkogana - Argalutza auzoa - Munarri enparantza
Submitted by JFdeA on 2010, Mayo 25 - 08:10.
ABIAPUNTUA Ason
Esquema Ason-Socueva-Cubillas del Aire-Hoyo Cojoso-El Mosquiteru-La Len larga-Alto de Ripiones-Porracolina-Sotombo-Cabañas del Chumino-Ason

Gaurko abiapuntua eta helmuga Ason herria izan da. Bertotik abiatu naiz Socuevara ILetik, Ason ibaiaren eskuin aldetik.
Ibaia zeharkatu, baita errepidea, eta Porracolinaraionoko aldapa hasi da. Eguerdirararte etenik barik.
ILaren seinaleak lagundu didate Socuevaraino, eta herritik gora Peña Lavallera baitdoaz.
Peña Lavalle E.ra utzita nik H.ra jo dut. Montisqueruren azpitik pasatu naiz atzera ere I.ra.
Une horretatik M.a izan da norabide nagusia, Porracolina aurrez aurre baitut.
Porracolinatik Sotombora egin dut. Hau da E.ra.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 24 - 11:28.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Caserio del Monte (Tafalla-Artaxoa errepideko 19.6 km)

Tafallatik Artaxoara doan errepidearen 19.6 kilometroan, eskuin aldera etxe multzo txiki bat ikusiko dugu. Caserio del Monte izenekoa da. Haren ondoan ibilbide baten kartela dago, erabat ezabatuta. Haren ondoan aparkatu eta pistan gora joanen gara, soro eta zuhaitz bakanen artean. Pista gurutze batean, suteen behaketarako etxola bat ikusiko dugu. Sarrea gainaren gailurretako bat da. Zuzenean igo gaitezke hara. Benetako gailurra iparralderago dago. Horretarako, iparraldera jotzen duten bi pistetatik edozein hartuko dugu.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 24 - 10:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iturgoien

Iturgoiengo goi aldetik aterako gara mendebalderantz igotzen den pista zabal batetik. Riezuko arroila hurbiltzen denean, norabidea aldatu eta zuzenean iparralderantz joko du pistak. Ez diegu saihesbideei kasu eginen. Pista goiko larreetara ateratzen denean, murru bat ikusiko dugu, eta ataka bat haren erdian. Ataka zeharkatu eta iparrerantz joko dugu, Mugagako bizkarra begien bistan dugularik. Ez dago bide zehatzik, baina hoberena -ikus mapa- gailurraren azpi-azpira jo eta murruko irekidura batetik sartzea izanen dugu hoberena. Harria nagusituko da gailur zabalera iritsi ahala.

Submitted by Jose on 2010, Mayo 22 - 12:25.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturriotz
Esquema Iturriotz - Gazume - Zelatun - Hernio - Zelatun - Iturriotz