Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by JFdeA on 2010, Mayo 9 - 10:11.
ABIAPUNTUA Uribarri Harana
Esquema Uribarri Harana-Portu Berria-Ilarratza-Sta Teodosia-Ibitigarra-Done Bikendi-Perriain-Uribarri

Uribarritik iparrera Iturrieta mendi zerra dugu, bertara abiatu naiz XII. mendeko Andra Mariren baseliza berriztuari biratxoa eman ostean.
Iturrietan Portu Berritik sartu naiz, eta berton E.ra egin dut Ilarratza tontorrera. Jadanik pagadian nago, hostoak sortu berriak, eta elur orbanek diraute.
Ilarratzatik, berriz, M.ra jo dut Ibitigarra helmuga. Tartean Kapitate eta Txandi tontorrak pasatzen dira, eta batez ere Sta. Teodosia baseliza.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 6 - 15:30.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Biloria

Lana ibarreko Biloria herria izanen dugu abiapuntu. Herria iragartzen duen kartelaren parean pista bat hasten da errepidearen eskuin aldean. Saihesbideei kasurik egin gabe pista horrek Biloriako larreetan jarriko gaitu. Astenbelarrako hegietako basoa nahiko itxia denez, pista jaisen hasten den arte ez dugu utziko (982m). Auto gurpilen markak ikusiko ditugu belarrean, ipar-mendebalderantz urrunduz. Markei jarraituz basoan sartu eta bide zabal bat ikusiko dugu. Bide hau igotzeari uzten dion arte jarraituko dugu.

Submitted by ietxaburu on 2010, Mayo 4 - 19:48.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Berroeta
Esquema Berroeta-Abartanen hego aldeko lepoa-Abartan-Elorregi lepoa-Zigarako jaitsiera-Anitz-Berroeta

Ibilbide hau, hasi eta bukatu Berroetan egiten da (375 m). Horretarako, Oronoz-Mugairetik Belateko errepidean gora hasi eta kilometro gutxira, Berroeta eta beste zenbait herritxotik barrena, Iruritan bukatzen den errepidea hartuko dugu. Laster, errepidetxoaren bazterrean, Berroeta seinalatzen duen kartela ikusiko dugu eta halaxe, autoa herrian utziko dugu.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 1 - 09:01.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Bankako errepidexka

Banka herriko ipar-mendebaldeko muturretik, gas edukiontzi berde handi batzuen parean, errepidexka bat hasten da, sigi-saga goiko baserriak lotzen dituena. 2-3 kilometroak direnez, guk erabaki genuen zati hau autoz egitea. Baserrietara doazen saihesbideei kasurik egin gabe, gora eginen dugu -mapa eta trackean agertzen da egin beharreko bidea-. Mitxondo izeneko gain bat hegoaldetik inguratuta, Erdizako bordaren parean utziko dugu autoa. Errepide-pistatik jarraituko dugu oinez, eta Arrolako Harriaren azpitik igaroko gara.

Submitted by zuriain on 2010, Abril 28 - 11:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Urtsumiatzako lepoa

Bi aukera azalduko dizkizuet. Bata luzeagoa da eta Eskisaroiko lepoan hasten da, Orabideako errepidexkan. Bide markatuari jarraituz ipar-mendebalderantz. Gaineko Saroia gaina atzean utzi eta berehala, txarrantxa baten ertzetik joanan gara hegoalderantz. Pinudi bat pasatuta, lepo batera iritsiko gara. Berriz ere zelai zabaletan, aurrean ikusiko dugu Zamateluko bizkar belartsua. Gainean tako geodesiko eta baltsa bat ikusiko ditugu.

Submitted by zuriain on 2010, Abril 28 - 10:15.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Otzaurteko mendatea

Otzaurteko mendatean has gaitezke ibiltzen, baina nahi izanez gero, autoz igo gintezke Beundako atsedenlekuraino. Horrekin desnibel eta distantzia apur bat kenduko diogu ibilbideari. San Adriango tunelera daramaten seinaleak jarraituko ditugu mendebalderantz. Bideak berehala pista utzi eta bihurgune bat eginda forestalen etxolan jarriko gaitu. Igotzen segituko dugu mendiaren ertzetik, txarrantxaren parean. Añabasoko puntatxoa begiztatzean, bidea utzi eta txarrantxaren parean igoko gara, inolako zailtasunik gabe.

Submitted by JFdeA on 2010, Abril 26 - 17:43.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Nograro
Esquema Nograro-Nograro lepoa-Mojon Acuchillado-Escalera Haitza-Revillallanos-Nograro. Artzenaren Mendebaldea

Nograrotik abiatu herriko dorrerantz. Utzi errepidea eta hartu Haitzetarantz lurrezko pistatik, BTT bidetik La Rasaraino. Hortxe BTTren seinalearekin egingo duzue topo aurrez aurre. Eskuinera, M.ra, jo. Bertotik metro batzuetara ezkerrera ateratzen den pista hartu, harripilak jarri ditut. Pistatik gora Haitzetara gorago ikurrina zizelaturik duen harritzarra ikusiko duzue. Jarraitu pista nagusitik gora. Goialdean harripilen laguntza izango duzue Nograro leporaino (1.285).

Submitted by inaxio on 2010, Abril 26 - 16:47.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Birgara
Esquema Birgara - Arraialde - Azazeta mt. - San Bittor ermita - Itxogana - Indiagana - Arraialde
Submitted by zuriain on 2010, Abril 3 - 20:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lindusko pista

Ibilbide hau berez nahiko luzea denez, komeni zaigu alferrik ez ibiltzea, eta gure indar guztiak mendietan ematea. Horregatik, Ibañetako mendatean bertan mendebalderantz hasten den errepidexka hartuko dugu. Errepide hau Aldudeko Meharroztegiko lepotik igarotzen da, Baigorrira jaitsi aitzin.

Submitted by zuriain on 2010, March 30 - 18:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Artesiagako mendatea

Artesiagako mendatetik abiatuko gara. Lehenik eta behin gu Egurtegiko harrespilen bila joan ginen, beraz Egurtegi mendiko ekialdeko hegian zeharreko pista hartu genuen. 300 bat metrora, erreka baten ondoan, pista utzi eta aziendak eginiko bidexketan barrena egin genuen Egurtegiko harrespilak dauden terrazaraino. Merezi du metro horiek igotzeak, talaia eder batean izanen baikara, nondik Baztan ibar osoa ikusiko baitugu.