Ibilbideak: BizkaiaLurraldeakIbilbide motaJose-k sortua, 2020, abendua 24 - 15:38
Xabiaram-k sortua, 2020, azaroa 7 - 10:25
(2020-09-16) Txangoa Saldropoko hezeguneko atseden-lekuan abiatzen da. Aparkaleku zabala dago bertan autoak uzteko. Hasteko Atxuri alderako bidea hartuko dugu hartxintxarrezko pistatik. Tarte lau baten ondoren aldapa handitzen joango zaigu basoan zehar, atajo batzuk ere hartu ahalko ditugu bidean eta Aitxuriko igoeran sartuko gara bete-betean. Bidezidor estu eta maldatsu batek eramango gaitu izen bereko lepora, hemendik tontorrera berehala iritsiko gara.
Xabiaram-k sortua, 2020, urria 10 - 16:37
(2020-10-08) MARKINA
Jose-k sortua, 2020, urria 4 - 19:51
Jose-k sortua, 2020, iraila 12 - 16:16
Jose-k sortua, 2020, abuztua 20 - 18:53
Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke. Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.
Jose-k sortua, 2020, uztaila 1 - 19:06
Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean. Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.
|
![]() |