Aldaxur eta Zipuru mendiak Aietxutik

Enviado por zuriain el 2010, Marzo 17 - 09:22.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Aietxu
Relacionados »Aldaxur (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aldaxur eta Zipuru mendiak Aietxutik
MAPA: Aldaxur eta Zipuru

Aietxura iritsi baino ehun bat metro lehenago hasiko gara. Kanadiar ibi baten ondoren, eskuinaldera, pista bat hasten da. 760 metroko garaieran, pista utzi eta bide estu bat hartuko dugu, eskuin alderantz (Mend.) Baso trinkoan zehar eginen dugu gora. Laster beste pista batekin eginen dugu topo, Garetemeko lepora eramanen gaituena, Aldaxur eta Zipuru artean. Orain eskuinetara joko dugu (Mend.), mendiaren hegoaldeko isurialdea zeharkatzen duen ehiztarien bidexka batetik. Bidexkak gain bat inguratzen du hegoaldetik (Zipuruko bigarren gailurtzat har genezakeena, hurrengo lepotik igotzeko aukera dago) eta Zipuruko gailur harritsura iritsi. Ikuspegi ezin ederragoak bertatik.
Aldaxurrera joateko, atzera itzuliko gara Garetemeko leporaino eta bertan ekialderantz jarraituko dugu, kairn batzuk jarraituz. 951 metroko kota bat gaindituta, begien bistan izanen dugu Aldaxurreko malkarra. Bidexka ezpelen artean dabil sigi-saga, eta pistara atera. Pistak Aldaxurren azpitik egiten du gora, eta burdinazko langa bat igarota, goi ordokian jarriko gaitu. Orain Hego-mendebalderantz jo besterik ez dugu, zelai eder bat zeharkatuz eta bideak Aldaxurreko talaia ikusgarrian jarriko gaitu.
Aietxura itzultzeko, atzera egin, eta langa zeharkatuko dugu. Pistatik ehun bat metrora jaitsi eta harri pila batez markaturiko saihesbidea hartu. Bide osoa markaturik dago, bai harri pileki bat plastikozko zerrendekin. On egin!

AdjuntoTamaño
Zipuru-Aldaxur.gpx117.72 KB
Imágenes