Satrustegiko erpina Ollotik

Enviado por zuriain el 2010, Marzo 21 - 21:32.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollo
Relacionados »Satrustegiko haitza (mendi)
Gora-behera620 m
Luzera10 Km
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Satrustegiko erpina Ollotik
MAPA: Satrustegi

Igoera basati samarra Satrustegiko gandorrera. Satrustegiko erpinera igoko gara, baina eskuragai izanen ditugu buzoidun gailurra baita gandorrean zehar dauden beste hainbat gain ere. Hasteko, Ollotik iparralderantz joko dugu, herriaren gainaldetik. Arristako bide berria izeneko pista hartuko dugu mendebalderantz. Bidea jaisten hasi baino lehen, beste pista bat hartuko dugu iparralderantz. Xedea zera da, herriaren ipar-mendebaldera dagoen goi-ordoki moduko batera iristea, non borda batzuen hondakinak baitaude. Horretarako pista jaisten hasten denean maldari ekinen diogu zuzenean, aziendak egindako bidexketan barrena. Behin ordokian, ur putzu bat eta aipatu borden hondakinak ikusiko ditugu. Mendebalderantz harrizko gandor txiki bat begiztatuko dugu. Harantz bide batetik jo eta behin belarrezko balkoi batera iritsitakoan... zuzenean ekinen diogu ezpelek estalitako hegiari. Beharko: ez dago biderik ez hemen ez mendilerroaren tarte honetan guztian. Berrehun metro gainditu beharko ditugu, biderik gabe eta malda handiz. Horregatik diot igoera hau nahiko basatia dela. Gure ahaleginak gandorrean jarriko gaitu uste baino zailtasun txikiagorekin. Orain mendi ertzetik joko dugu, bidetik kanpo berriz ere, eta osin arriskutsura gehiegi hurbildu gabe aukeran. Gandorra ez da oso erosoa, baina ez digu zailtasun handirik jarriko. Ordu erdi batean Satrustegiko erpinera iritsiko gara. Hemendik bi aukera izanen ditugu: mapan erakutsi bezala zuzenean malda jaitsi -ez da dirudien bezain zaila- edo gandorrean gora jarraitu buzoidun puntaraino. Bi kasuetan, biderik gabe jaitsi beharko dugu ibarraren hondoko pista zabalera, berriz ere Ollora eramanen gaituena. Ikusten duzuen bezala, hau ez da publiko guztientzako txangoa, eta bereziki penagarria izan liteke elurra, izotza edo euriarekin. Kasu beraz. On egin!

AdjuntoTamaño
Satrustegi.gpx127.42 KB
Imágenes