Ibilbideak

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2020, uztaila 1 - 23:24
Kategoriak Bizkaia, Dima
ABIAPUNTUA Zumeltza (Dimagana)
Eskema Zumeltza – Altungana – Mugarritxikieta – Zumeltza
Jose-k sortua, 2020, uztaila 1 - 19:06
Kategoriak Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Eskema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Serantes – Valle – Aldapa – Kardeo – Gallarta – Portugalete – Bizkaia Zubia

Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean.

Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.

Jose-k sortua, 2020, ekaina 25 - 18:53
Kategoriak Barakaldo, Bizkaia, Gueñes
ABIAPUNTUA Errekaortu (Barakaldo)
Eskema Errekaortu – Saratxo – Eretza – Espino iturria – Saratxo – Errekaortu
Xabiaram-k sortua, 2020, ekaina 23 - 17:29
Kategoriak Larraine
ABIAPUNTUA Lojibarre
Eskema Lojibar-Holtzarteko zubia-Ardane saroiak-Otsogorri-OTSOGORRIGAINA (1923m)-Pistako urjauzia-Lojibar

(2019-08-16) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan.
5 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 3 orduko jeitsiera. 1630 metroko igoera desnibela.

Ibilbidea Lojibar auzoan abiatzen da, bertan ostatua eta aparkalekua dago autoa uzteko.
Hemendik Holtzarteko Zubira doan erreka ondotiko senda jarraituko dugu. Ibilbide labur honetan jende asko ibiltzen da, arrroila gaineko zubia ikusten.

Jose-k sortua, 2020, ekaina 13 - 08:58
Kategoriak Bizkaia, Orozko
ABIAPUNTUA Belaustegiko aparkalekua

Bidea ez dago seinaleztatuta, baina erraza da bertara iristea. Ibarra auzotik porlanezko bide aldapatsu bat igotzen da aparkaleku bateraino. Aparkalekutik bidezidor bat abiatzen da ekialderantz, konifera basoan zehar. Pixkanaka altura galduz joan behar da, errekastora iritsi arte. Tarte labur bat errekan gora eginez laster iristen da ur-jauzira.

Jose-k sortua, 2020, martxoa 28 - 19:41
Kategoriak Bizkaia, Orozko
ABIAPUNTUA Arrola (Santa Marina)
Eskema Arrola – Ezkila lepoa – Arriurdin – Larragorri – Jesuri lepoa – Senagorta – Elorritxugana – Senagorta– Jesuri lepoa – Jesuripozueta – Ezkila lepoa – Arrola
Jose-k sortua, 2020, martxoa 19 - 00:42
Kategoriak Ataun, Gipuzkoa, Zaldibia
ABIAPUNTUA Arkaka
Eskema Arkaka – Osinberde
Jose-k sortua, 2020, martxoa 7 - 11:09
Kategoriak Bizkaia, Galdames, Gueñes
ABIAPUNTUA Saratxaga auzotik hurbil
Eskema Larrea – Zipar
Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 9 - 15:15
Kategoriak Beintza Labaien, Donamaria, Oitz, Ultzama, Urrotz
ABIAPUNTUA Oitz
Eskema Oitz-Argibel-Pagoaundi-Zumardenako lepoa-SORATXIPI (1069m)-Monaxketa-Oitz

(2020-02-02) Egun pasako mendi ibilaldia Nafarroako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.

Ibilbidea Oitz herrian abiatzen da, herriko irteeran dagoen zabalgune baten, bertan autoa uzteko tokia ere badago. Ezpelura ibaia pasa eta errepidera iristen garenean pista bat ikusten da errepideko bihurgunean eskuinera, hauxe hartu eta jarrraituko dugu, lehen zatian etxalde pare bat pasako ditugu, ardiak eta ganadua dutenak.

Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 8 - 18:11
Kategoriak Larraine
ABIAPUNTUA Galharrea
Eskema Galharrea-Millagateko Lepoa-Thartapunta-Xazpigaña-ORHI (2017m)-Alupiña-Ezpatagaña-Burkegi-Galharrea

(2019-08-17) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendi handi batean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,5 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Larraine aldean, Organbidexka mendatearen oinetan abiatzen da. Autoa uzteko bazter bat ere egoten da. Errepide ondoan pista bat abiatzen da basoan barrena. Malda handi batekin abiatuko gara Orpüne aldetik gora, bidea nabaria da eta ez du zailtasunik jarraitzeko.