Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 11:56.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Karrobideko tunela

Karrobideko tuneletik Zalakarte, Atxote eta Itxalasun mendiak. Txango ederra, Elkeraino luza daitekeena. Zati batzuk bidetik kanpo eta eremu harritsu eta sasiz josian barrena eginen dugu.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 11:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugi

Eugitik Amuz-Artzabal mendia eta Erroko Harria izeneko talaia igotzeko ibilbidea. Itzulera pista luze-luze batetik egin genuen, baina beste bide laburrago batzuk erabilten ahal dira, baita etorritako bidetik itzuli.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 11:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Bertizko parkea
Esquema Meateko Kaskoa mendia Bertizko parketik. Hainbat trikuharri ikusteko ibilbide ederra. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara. Oteixon mendia igotzeko aukera ere badago.

Meateko Kaskoa mendia Bertizko parketik. Hainbat trikuharri ikusteko ibilbide ederra: Trackean zein mapan denak aukituko dituzue. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara, kontuz beraz tarte horietan. Oteixon mendia igotzeko aukera ere badago, zailtasun handirik gabe.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 10:57.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Saitsederra eta Barangaga mendiak Izaba herritik. Idoiako baseliza ederra ere bisitatuko dugu. Kontuz ibiltzeko moduko ibilbidea, gainaldean eguraldi kaskarra edo lainoa denean.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 10:52.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mendioroz
Esquema Belogain eta Peña Espesa mendiak igotzeko ibilbide ederra, Mendiorotz herritik. Betiere bide egokitan barrena.

Belogain eta Peña Espesa mendiak igotzeko ibilbide ederra, Mendiorotz herritik. Betiere bide egokitan barrena.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 10:29.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxague

Karbatoki eta Potxa mendiak Etxague herritik. Ibilbide gehiena haizerroten pistetatik egiten da. Potxa mendia igotzeko zati deseroso batean gora eskalatu behar da, arriskurik gabe, baina nolabaiteko ohitura eskatzen du.

Submitted by JFdeA on 2009, Noviembre 22 - 15:01.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Deba
Esquema Deba-Antzondo baserria-Lastur-Lastur goia auzoa-GI-3210-Saltsamendi-Andutz-Itziar-Sta Katalina-San Roke-Deba

Andutz tontorra aspalditik izan dut gogoa ezagutzeko. Horretaz baliatu izan naiz inguruko geografia, bizitza eta ondarea apreziatzeko.
Debatik abiatu naiz oinez Bilborako norabidean Maxpe kaletik aurrera Antzondo baserrirainoko bidea topatu arte eta PR-Gi 44 laguntzaz.
Autopistapetik pasatu eta ubidea (Lastur-Deba) nire oinpean. Halako lanak gure aurrekoenak! Eta egun gure astialdietarako paregabe aukera ematen digutenak!
Bide horretatik zeharkatu dut Lastur luzetara. Bailara hori ezagutzeko gogoa nuen: betizuak, garo-metak egiten ... . Aspaldiko mundua bertatik bertara.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 20 - 14:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Munarriz

Ibilbide honek ez du zailtasun handirik, baina ez da komenigarria lainoa edo eguraldi kaskarreko egunetan. Halaber, komeni da erantsitako mapa erabiltzea azalpenak hobeki ulertzeko.

Submitted by JFdeA on 2009, Octubre 31 - 22:10.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Urigoiti
Esquema Urigoiti-ubidea-Altipitaitz-Gorosteta-Arraba-Kutzak-Lekanda-Egolusuburu-Urigoiti

Urigoitik gora E.ra jo dugu Itxinaren M.aldeko magalean zeharrreko ubidearen bila, eta bertotik H.ra norabidean bideari ekin diogu bidea erripe jarri arte, izerdi patsetan jarri naiz.
Aldatz gora ederra Altipitaiz tontorraren bila.I:E.
Heldu gara Itxinara. Hau beste mundu bat da!
Bideari txintxo-txintxo jarraituz Gorostetara jo dugu, E.ra, nahiz eta bideak buelta asko eman behar bertoko orografia, karstikoa, dela-eta. Abenturazale bazarete aukera paregabea Itxinan sartu eta animo!
Gorostetatik Arraba belardira. Segundutan paraje berri bat geure oinpean!

Submitted by inaxio on 2009, Octubre 31 - 17:05.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe ingurutik

Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.