Olotoki Itzalletik

Enviado por zuriain el 2010, Marzo 4 - 16:18.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle
Relacionados »Olotoki (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Olotoki Itzalletik
MAPA: Olotoki

Olotoki mendira igoko gara, Itzalletik eta Atagaitzako urjauziaren parean igaroz. Itzalletik mendebalderantz aterako gara. Askaldegi baten parean pista nagusia utzi eta mendebalderantz segituko dugu. Utzi berri dugun pista hori jaisteko erabiliko dugu. Orain ez gara hartu berri dugun lurrezko pistatik aldenduko. Pixkanaka eskuin alderantz joanen gara biratuz, pistatik atera gabe. Pista zelai batean amaitzen da, baina bidexka bat hasten da zelaia mugatzen duen txarrantxaren parean. Bidexka horri jarraituko diogu, behin ere galdu gabe. Errekatxoa zeharkatu eta gorantz jarraituko dugu, errekastoaren ezker aldetik. Zorioneko izanez gero, urjauzi ikusgarrien parean igaroko gara, euri handien ostean bakarrik sortzen baitira. Bidexkak pista estu batera eramanen gaitu, arroilaren goialdean. Pista mendebalderantz jarraitu eta beste pista zabalago batera aterako gara: Itzalle eta Aietxu lotzen dituen bidea da. Pista horrek Olotokira eramanen gaitu. Bihurgune handi baten parean pista utzi eta azken ehun metroei ekinen diegu gandor harritsu eta ezpelez josian barrena. Olotokiko talaian izanen gara. Jaisteko, etorritako pista erabili genezake, Itzallera zuzenean jaisten baita.

AdjuntoTamaño
Olotoki.gpx119.75 KB
Imágenes