Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2022, Febrero 4 - 23:32.
Categorías Donostia, Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas
Esquema Eskas-Artikutza-Izu-Negusoro-ARAINBURU (1054m)-Beltzuntza-Artikutza-Erroiarri-Eskas

(2022-01-30)
Egun pasako mendi ibilaldia Artikutzako mendialdean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 3 orduko itzulera.

Gaurko txangoa Eskaseko Guardetxeko aparkalekuan abiatzen da. Autoa uzteko toki ona dago bertan.
Hemendik Putrarrita alderako bidea hartu behar da, lehenik senda batetik, gero ibilgailuentzako pistatik ibiliz tarte labur batean.
Tontortxo hau pasa eta Artikutzarako jaitsiera egingo dugu basoan barrena, Atsegin-soro deituriko aldetik, hasieran bide estu samarra eta malda handia dago baina gero zabalagoa da eta ongi seinaleztarurik dago.

Enviado por inaxio el 2022, Enero 31 - 21:41.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zubieta
Esquema Zubieta - Azkontzuloeta - Oltzorrotz - Ekaitza - Arainburu - Irain / Loitzate - Iramendi - Arlepo - Sorginzelaieta - Irazabal - Zubieta

Oltzorrotz haitzaren igoeran kontu pixka batekin ibili beharra dago, ez da haurrekin ibiltzeko lekua. Arrastoa nahiko nabarmena da orain, baina ez da beti beharbada horren nabarmena izango. Iparraldeko bizkarretik etorrita haitzaren eskubi aldetik igotzen da bidea, hormaren tarte errazenak bilatuz.

Iramendiko Hegoaldeko isurialdean ez da bide arrasto nabarmenik eta ez da erosoa (tarte batzuetan otea eta uda partean iratzea), jaitsiera errazago egin daiteke Mendebaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabala baliatuz.

Enviado por inaxio el 2022, Enero 24 - 22:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zubieta
Esquema Zubieta - Irazabal - Sorginzelaieta - Intsusti Gaina - Lexarburu - Azako Mehaka - Lotzabien - Aritzederraga - Irazabalberea - Zubieta.

Zubietatik abiatu eta Irazabalgo harlosazko bidean gora eginez Sorginzelaietara igo ondoren Lexarburuko bizkar luzea zeharkatzen du pagadiaren itzalean, Azako Mehakako lepora jaitsiz. Itzuleran HEko isurialdeko hegi luzea zeharkatzen du, artzain borda eta larre eremu zabaletan barrena, pista zabal bati jarraituz.

Enviado por inaxio el 2022, Enero 17 - 23:19.
Categorías Zubieta
ABIAPUNTUA Zubieta
Esquema Zubieta - Irazabal - Sorginzelaieta - Lizartzeta - Usategieta - Aurkidi - Zubieta.

Marka zuri-morez markatutako ibilbidea da. Ez da Lizartzeta tontorretik pasatzen berez, baina nahikoa da Usategieta eta Sorginzelaieta harteko tartea Lizartzetan gora eginez egitea, bizkarrari jarraituz.

Enviado por Xabiaram el 2021, Diciembre 31 - 12:17.
Categorías Baztan
ABIAPUNTUA Belateko mendatea
Esquema Belateko mendatea-Gartzaga-Okolin-SAIOA (1418m)-Okolingo hezegunea-Ultzama ibaia-Belateko mendatea
Enviado por Xabiaram el 2021, Diciembre 31 - 11:43.
Categorías Baztan
ABIAPUNTUA Ziga herria
Esquema Ziga-Aitzkoako bidea-Aitzkoa-Elorregiko lepoa-Abartan-Egieder-Gamiokoborda landetxea-Ziga
Enviado por inaxio el 2021, Octubre 31 - 19:08.
Categorías Goizueta
ABIAPUNTUA Eskas
Esquema Eskas - Eskaspeko erreka - Artikutza - Trenbide zaharra - Eskas.

Ibilbide erraza eta oso ezaguna, bai Eskasetik Artikutzara jaisten den bidea eta bai trenbide zaharrari dagokion tartea; ibiltari askorekin egingo duzue topo eguraldi oneko edozein asteburutan. Ederra da bai bidea bera eta bai ingurunea. Basoan barrena doa gehienean eta ondo seinalatuta egoteaz gain ibiltarien joan-etorrien ondorioz xenda oso nabarmenduta dago.
Badira bidean hainbat gune aipagarri: Erroiarri urjauzia, duela gutxi hustutako urtegia, Artikutza auzoa, errotarrien harrobia, Euskal Herriko lur zaharrenak gordetzen dituen pasartea, trenbide zaharra...

Enviado por Xabiaram el 2021, Octubre 3 - 13:35.
Categorías Izaba
ABIAPUNTUA Bagomalta
Esquema Bagomalta-Antxomarro-Larreriako lepoa-Ukerdiko saroia-UKERDI (2252m)-Larrako Ateak-Lintzolako zeharbidea-Erretaitzeko senda-Bagomalta

(2021-08-18)
Egun pasako mendi ibilaldia Erronkariko Euskal Pirineotan.
4 ordu t'erdiko igoera + 1 ordu t'laurdeneko atsedena + 3 orduko itzulera.

BAGOMALTA
Egun pasako erronkaren hasiera puntua. Bertan autoa uzteko tokia dago eta baita atseden-gune bat taberna batekin. Pagadi txiki baina xarmangarri batek inguratzen du lekua.

ANTXOMARRO HAITZULOA/LARRERIAKO LEPOA

Enviado por Xabiaram el 2021, Septiembre 20 - 22:04.
Categorías Izaba
ABIAPUNTUA Arrako
Esquema Arrako-Larrondo-Keleta-Ezkieta-LAKARTXELA-Binbaleta-Lapatia-Arrako

(2021-08-19)
Egun pasako mendi ibilaldia Belaguako Euskal Pirineotan.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 2 ordu t'erdiko jeitsiera.

ARRAKO
Arrako izango da gaurko egunpasaren abiapuntua. Auto gutxi batzuk uzteko tokia eta informazio panel batzuk daude bertan.

OIHANA
Hasierako senda Larrondoko lepora igotzeko ekialdetik doana hartuko dugu, bestetik jeitsiko gara arratsaldean. Pagadi-Izeidi handi batean gora egiten da bidea, eta malda hasiera tartean etzan samarra bada ere aurrera egin ahala gogortzen doa. 600m inguruko desnibela gainditu beharko dugu.

LARRONDO

Enviado por Jose el 2021, Enero 30 - 21:18.
Categorías Baztan, Nafarroa
ABIAPUNTUA Erratzu
Esquema Erratzu – Xorroxin – Erratzu