Aranerrekaren inguruan

Submitted by JFdeA on 2010, January 18 - 13:21.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
ABIAPUNTUA Garagartza (Mendaro)
Esquema Garagartza (Mendaro)-Lizarrola baserria-Pagolatza baserria-Larraskanda lepoa-Otarre-Erentza lepoa (Erentza baserria)-Gaintxipia-Iturriko zelaia (Alkorta baserria)-Mirutxa lepoa eta borda-Garallutz-Etxabe baserria-Garagartza (Mendaro)
Relacionados »Otaerre (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aurreko irteera baten Lastur bailara ezagutzeko aukera izan nuen. Oraingo honetan, eta Izarraitz mendizerraren M.eko adarrak ezagutzeko, inguru honetara jo dut.

Lasturren eta Aranarrekarren arteko mendilerroa eginez (Otarre, Gaintxipia eta Garallutz), eta bertan dauden mendilepoak bi bailara horiek hobeto ezagutzeko balio izan dit, eta baita egun eta lehen gizakia zelan ibili izan den atzera eta aurrera ingurune hauetatik.

Garagartzatik Aranerrekaren aurrera abiatu gara, E.ra, Lizarrola baserrirantz.
Porzierto, hauek bai baserritar txukunak! Zein txukun duten baserria bera eta ingurua!! Eskertzekoa da.
Lizarrolatik aurrera egin dugu aurrera bazterretik zelaitxo bateraino, eta berton IE.ranzko estrata hartu dugu Pagolatza baserrirantz.
Orain arteko bidea leuna izan bada, 400 bat metroko desnibela gainditzea tokatzen zaigu toki honetatik Larraskanda leporaino. Errekatik gora egingo bagenu Madarixa lepora helduko ginateke.
Gure estrataren E.ra Atxuri mendi harkaitsua dugu.
Larraskanda lepoan erreparatu harlaustzarrez egindako zelaia, ur-putzuaren alboan.
Lepo honetan susmatzen da aurreko garaietan pasabidea izan zela. Bertotik abiatzeko aukera ezberdinak daude: Madarixara, Lasturrera, Xoxotera, eta abar.
Guk IM.ra jo dugu Otarrerantz eta jarraian dugun mendilerroa Garallutzeraino.

Garallutzetik eta tontorraren M.ra Etxabe baserrira abiatu. Bertotik Garagartzarako errepidea hartu.