Santa Kolonbako arroila Aspurtz-Aspurgitik

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 21 - 12:42.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Aspurz-Aspurgi
Relacionados »Santa Kolonba (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Santa Kolonbako arroila Aspurtz-Aspurgitik
MAPA: Santa Kolonbako arroila

Aspurz-Aspurgi herriko saihesbidearen hasieran zubi bat igaroko dugu. Berehala, ezkerraldera aparkatzeko zabalune bat ikusiko dugu, ibilbidearen adierazgarriarekin. Markak jarraituz, Zaraitzu ibaiaren albotik ibiliko gara, harritza zeharkatzen duen bidexka batetik. Laster Egurzanos gaineko zubitxoa igaroko dugu. Bertatik, Idokorrira igotzeko bidea har genezake. Arroileko bideak iparralderantz jotzen du, ezpel eta meditarranear landaretza sarri bate artean, betiera Egurzanos ibaitxoaren ondoan. Arroila estutzen den gunera iritsita, ibaia zeharkatu beharko dugu. Ur handia baldin badabil, oinutsik egin beharko dugu. Kontrako horman, burdinezko euskarri batzuek lagunduko digute igarobidean, abentura kutsu bat emanez gure ibilbidetxoari. Behin arroilaren ekialdeko aldean, bidea igoera gogorra hasiko da lepo txiki bateraino, nondik Arpurtz-Aspurgi herria bistan izanen baitugu. Jaitsi baino lehen, eta ikuspegi zabalago bat eduki nahi izanez gero, hegoalderantz joko dugu (ikus mapa) ehiztarien bidexka batetik. Azken hogei bat metroak biderik gabe egin eta tontor txiki baino panoramiko batera iritsiko gara. Gure azpian, baina iritsiezin, Ososkiko harpea dago, Idokorriko bidetik ederki ikusten dena. Lepora itzulita, bidea jarraitu besterik ez dugu egin behar hasierako aparkalekura iristeko.

Imágenes

****