Añabaso eta Iramendi Otzaurtetik

Enviado por zuriain el 2010, Abril 28 - 10:15.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Otzaurteko mendatea
Relacionados »Añabaso (mendi) »Añabaso eta Iramendi Otzaurtetik (ibilbide) »Iramendi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Otzaurteko mendatean has gaitezke ibiltzen, baina nahi izanez gero, autoz igo gintezke Beundako atsedenlekuraino. Horrekin desnibel eta distantzia apur bat kenduko diogu ibilbideari. San Adriango tunelera daramaten seinaleak jarraituko ditugu mendebalderantz. Bideak berehala pista utzi eta bihurgune bat eginda forestalen etxolan jarriko gaitu. Igotzen segituko dugu mendiaren ertzetik, txarrantxaren parean. Añabasoko puntatxoa begiztatzean, bidea utzi eta txarrantxaren parean igoko gara, inolako zailtasunik gabe.
Iramendira joateko gu zuzenean jaitsi ginen Añabasoko gailurretik beheko sakanaren hondora, gero, zubi batekin erreka zeharkatu eta beste erreka bat zeharkatu genuen -zubirik gabe- eta bidetik kanpo igo genuen Iramendiko bizkarra. Ibilbide hau deseroso samarra da, eta nekagarria gerta dakioke bat baino gehiagori. Horregatik, jaisteko erabili genuen bidea hartzea izanen da egokiagoa.
Bide horrek marka horiak ditu eta Urezpilletako askaldegian hasten da. Horretarako, Beundarantz itzuli eta iritsi baino lehen, hegoalderantz sigi-saga jaisten den pista hartuko dugu. Harrizko adierazgarri erraldoi bat ikusiko dugu berehala. Jaisten jarraituko dugu. Errekaren ondora iritsita, Urezpilletako mahaitxoak ikusiko ditugu. Pistan aurrera jarraituko dugu -ekialderantz- eta ehun metro aurrerago bide markatu baten hasiera ikusiko dugu. Bide horrek zuzenean Iramendiko txaboletara eramanen gaitu pagadian gora hegoalderantz. Hortik, belardian gora besterik ez dugu egin beharko Iramendiko talaiaz gozatu ahal izateko. On egin!

AdjuntoTamaño
AÑABASO-IRAMENDI.gpx50.2 KB