Dolameaka, Azkurreta eta Xaguxelai Artesiagako mendatetik

Enviado por zuriain el 2010, Marzo 30 - 18:26.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Artesiagako mendatea
Relacionados »Xaguxelai (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Dolameaka, Azkurreta eta Xaguxelai Artesiagako mendatetik
MAPA: Dolameaka, Azkurreta eta Xaguxelai

Artesiagako mendatetik abiatuko gara. Lehenik eta behin gu Egurtegiko harrespilen bila joan ginen, beraz Egurtegi mendiko ekialdeko hegian zeharreko pista hartu genuen. 300 bat metrora, erreka baten ondoan, pista utzi eta aziendak eginiko bidexketan barrena egin genuen Egurtegiko harrespilak dauden terrazaraino. Merezi du metro horiek igotzeak, talaia eder batean izanen baikara, nondik Baztan ibar osoa ikusiko baitugu.
Orain ipar-iparekialderantz eginen dugu behera, basoan zehar, batzuetan txarrantxa baten ondoan, beheko lepoaren bila. Bidean Perekoneko bi bordak ikusiko ditugu, bazter eder batean kokatuta.
Behin lepoan igoera labur batek kokatuko gaitu Dolameakako Kaskoan. Zuhaitzak badaude ere, gandor airoso honetatik paisaia zabalak ikusiko ditugu. Orain arte bezala, biderik gabe -baina noizbehinka bidexka estuetan barrena- iparrerantz jarraituko dugu, mendi sokaren erpinetik. Baso ederrak zeharkatuko ditugu gora-behera eta zailtasun handirik gabe Azkurretako gailurreraino. Zuhaitzek hegoalderantzko paisaia besterik ez digute ikusten utziko. Aurrera jarraituko dugu, orain arteko norabideari eutsiz. Luze gabe, Xaguxelaiko gailur zabal borobilera iritsiko gara. Paisaia zabal-zabalak norabide guztietan.
Itzultzeko, hoberena Dolameakarainoko bide osoa egitea da. Mapan eta trakean ikusten den bezala, gu saiatu ginen Dolameakako hegian barrena egiten, hainbeste ez igotzeko, baina ez du merezi, hegia pendiz handikoa eta deserosoa baita. Hoberena, Dolameakaren hegoaldeko lepoan bide zabal bat hartzea izanen da, zuzenean Artesiagako mendatean utziko gaitu eta. On egin!

AdjuntoTamaño
Azkurreta-Xaguxelai.gpx102.16 KB
Imágenes