Zentinela eta Madariko kaskoa mendiak. Megalitoak

Enviado por zuriain el 2010, Abril 28 - 11:23.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Urtsumiatzako lepoa
Relacionados »Zentinela (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zentinela eta Madariko kaskoa mendiak. Megalitoak
MAPA: Zamatelu-Madariko kaskoa-Zentinela

Bi aukera azalduko dizkizuet. Bata luzeagoa da eta Eskisaroiko lepoan hasten da, Orabideako errepidexkan. Bide markatuari jarraituz ipar-mendebalderantz. Gaineko Saroia gaina atzean utzi eta berehala, txarrantxa baten ertzetik joanan gara hegoalderantz. Pinudi bat pasatuta, lepo batera iritsiko gara. Berriz ere zelai zabaletan, aurrean ikusiko dugu Zamateluko bizkar belartsua. Gainean tako geodesiko eta baltsa bat ikusiko ditugu. Itzultzeko bide beretik joan gaitezke -gomendagarria- edo gu bezala, zuzenean sakanera jaitsi eta beste aldetik -ikus mapa- igo Gaineko Saroiko bizkarrean barrena doan GRraino iristeko. Orain GRko markak jarraituko ditugu Urtsumiatza lepotik, non gure bigarren aukera hasten den.
Urtsumiatzako lepoan hasiko dugu bigarren ibilbidea. Horretarako Etxalarre eta Zugarramurdi herriak lotzen dituen errepidexka hartuko dugu. Autoa Urtsumiatzan utziko dugu. Gezi batek pista harritsu batera bidaliko gaitu. Pistak ipar-mendebalderantz egiten du gora. Berehala bizkarraren gainaldera atera eta argindar dorre baten ondoan Irazako lepoko tumula ikusiko dugu. Gorantz jarraituko dugu, markei jarraituz. Bideak iparrerantz bira egin eta Zentinelako bizkarra inguratzen du. Begien bistan izanen dugu Madariako kaskoa, nondik paisaia zabalak ikusteko aukera izanen baitugu. Gailurraren iparraldean Maiko Gaineko trikuharria dago.
Madaritik pistara itzuliko gara, baina ez dugu hartuko. Beste aldera zeharkatu eta borda baten ondoko ataka pasata, zuzenean ekinen diogu Bagobilletako malda laburrari. Gainaldean Pagolletako megalitoak ikusiko ditugu. Ekialdeko norabideari eutsita, Irazako trikuharrira iritsiko gara, txarrantxa baten ondoan. Begien bistan izanen dugu Zentinelako gailur harritsua. Ataka pasatu eta gora eginen dugu zuzenean, beste ataka baten bila. Orain txarrantxaren ondotik segitzea besterik ez dugu egin beharko Zentinelako gailur harritsuko txartelontziak aurkitzeko.
Gailurraren hego-ekialdeko terraza batean Altsoroiko megalitoak daude, eta, haratago, -ikus mapa- Orizkikoak. Hemendik Atxuria mendira jarraitu genezake arazo handirik gabe.
Jaisteko etorritako bidetik joan gintezke. Gu zuzenean jaitsi ginen Altsoroiko megalitoen ondoko txarrantxari jarraituz. Malda handia eta apur bat deserosoa da, baina berehala Iriarteko bordaren ondora eramanen gaitu. Bordaren atzeko pistak berriro etorri garen pistara eramanen gaitu. On egin!

AdjuntoTamaño
ZENTIÑELA.gpx34.04 KB
Imágenes