Balerdiko itzulia

Enviado por inaxio el 2022, Noviembre 29 - 16:03.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Azkarate
Esquema Azkarate - Hilerria - Artzabal - Astunalde lepoa - Artubi - Balerdi - Artubi - Zabalegi lepoa - Altunegi - Urdille lepoa - Azkarate.
Relacionados »Balerdi / Mallozarra (mendi) »Artubi (mendi) »Azkarate (herria)
Gora-behera900 m
Luzera12 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ibilbide gogorra, zaila eta ederra. Baditu zenbait pasarte kontu pixka bat eskatzen dutenak. Altzaie aldeko pasartea esaterako, Balerdiren malkarra ekialdetik inguratzen duena Astunaldeko igoerako xendarekin bat egin arte, nahasi xamarra da eta sasia gailenduta egonez gero jarraitzen zaila izan daiteke. Astunaldeko igoera gogorra da: sigi-saga igotzen den bidezidor estu bat da, belarrak doi-doi estaltzen ez duena eta tarte batzuetan urratuta dagoena; jaisteko baino igotzeko egokiagoa nolanahi. Artubi eta Balerdi arteko tartean gandorra asko estutzen da Balerdira gerturatu ahala, kontuz ibili beharra dago amildegiren ertzetik ibili beharra dagoelako; ez da tarte egokia haizea edo bustiarekin, edo bertigoa izanez gero. Zabalegi aldeko jaitsiera osatuz gero (tarte batzuetan irristakorra da bidea) GR 20aren arrastoak eramango gaitu bueltan Azkaratera bide eroso eta politetan barrena.

Notes:

Arrastoa ez da nirea, jorgem erabiltzailena baizik.