Ibilbideak

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2015, otsaila 7 - 08:01
Kategoriak Bizkaia, Orozko, Ubide, Zeanuri
ABIAPUNTUA Ubide
Eskema Ubide – Eneabe – Bastelarra – Arralde – Arimekorta – Gorbeia – Egiriñao – Usotegieta – Oderiaga – Egileor – Kolometa – Orozko

GR 123 Bizkaiko Biraren 10. etapa bira osoko gogorrenetako bat da. Luzea eta gorabehera handikoa. Hemen azaltzen den bezala itzulia erlojuaren horratzen zentzuan eginez bigarren gogorrena dela esango nuke, Orduntekoaren ondoren. Eta kontrako zentzuan gogorrena ziurrenez, abiapuntua beherago izanik altuera handiagoa igo behar baita, eta Orduntekoan aldiz txikiagoa.

Ubidetik abiatu eta Gorbeiako mendialdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen da, tontor askotatik pasaz (garrantzitsuenak: Eneabe, Arralde, Gorbeia, Usotegieta, Oderiaga, Egileor eta Kolometa), Orozkoko auzune garrantzitsuena den Zubiaurren bukatzeko.

Gogortasuna alde batera utzita, ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, egia esan. Mendizale asko ibiltzen denez paraje hauetan, bidezidorrak nabarmenak dira ia ibilbide osoan zehar.

Jose-k sortua, 2015, urtarrila 22 - 20:36
Kategoriak Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Anboto
Eskema Anboto – Gerriko koba – Mariren koba

Anbotoko tontorretik Mariren kobara jaisteko, lehenik eta behin iparralderantz jaisten hasi behar da, Anboto Sakonan bailara aldapatsuan zehar Arrazolara jaitsi nahi balitz bezala. Bidezidorra ez da batera nabarmena.

Jose-k sortua, 2015, urtarrila 21 - 23:54
Kategoriak Abadiño, Atxondo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Urkiola
Eskema Urkiola – Asuntze – Anboto

Aurkezpen handirik behar ez duen ibilbidea. Astebururo hamaika mendizaleren txangoa. Urkiolako Santutegitik habiatuta, Urkiolagirreren hegoaldeko magala zeharkatzen duen bide zabala jarraitu behar da. Asuntzen, burdin ura isurtzen duen Pol-pol iturri ezagunera jaisteko aukera dago. Anbotoren malkarren barrenetik aldapan gora egiten du bideak. Aterpe baten aldamenetik igarotzen da. Aurrerago, bidea bitan banatzen da eta ezkerrekoa hartu behar da.

inaxio-k sortua, 2015, urtarrila 11 - 12:34
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Ugaldetxo
Eskema Ugaldetxo - Aparrain - Lizarregi - Untzue - Gorostegi - Oberan - Saratze - Argorri - Ugaldetxo.

Ugaldetxoko Jatetxetik abiatu eta pista zabal batean gora abiatzen da bidea. Ondo seinalatuta dago bidea. Basogintzarako pistak jarraituz helduko gara Lizarregiko lepora. Han Urdaburu aldera jo eta laster egingo dugu topo Urdaburuko itzulia egiteko erabiltzen den bidearekin. Bidegurutze horretan Ekialdera go behar dugu, Untzueko lepora doan bidean PRaren seinalei jarraituz.

inaxio-k sortua, 2015, urtarrila 6 - 13:31
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Latsa (Hernani)
Eskema Latsa - Agiñagako gaina - Azerilepo - Artegietako gaina - Lizarregi - Zuarkazu - Igoringo lepoa - Arritxieta - Akola - Latsa

"Usoko itzulia" izenarekin ikusi dut antzeko ibilibideren bat baina ez da harekin bat etorriko seguru aski erabat. Agiñagako gaina, Urdaburu eta Usoko bailara inguratzen duten tontorrak bilatzen ditu bide honek, eta baita Igoin-Akola aldeko trikuharriak. Leku askotan ikusi ditut marka zuri-hori, zuri-berde eta zuri-gorriak, baina ez diet jaramonik egin.

Jose-k sortua, 2015, urtarrila 6 - 11:07
Kategoriak Aramaio, Atxondo, Legutio, Otxandio
ABIAPUNTUA Arrazola
Eskema Arrazola – Anboto – Zabalandi – Oleta – Otxandio – Esnauritzagana – Motxotegi – Ubide

GR 123 Bizkaiko Biraren aurreko etapan, jatorrizko ibilbidearekiko aldaketa bat egin genuen, eta hari jarraituz, 9. hau Urkiolatik beharrean Arrazolatik abiatzen da, Anboto kilometro bertikaletik igoz. Oleta eta Otxandio zeharkatu ondoren, Esnauritzagana eta Motxotegiko gailurrak zapaldu eta Ubiden amaitzen da.

Aurreko etapen aldean luze xamarra da, baina zailtasun nagusia Anbotoko igoera luze eta aldapatsua da, jakina. Horretaz gain ez dago zailtasun aipagarririk. Nahi izanez gero, Anboto igotzea ekidin daiteke, Arrazolatik Zabalaundi lepora igoz, aurreko etapan jaitsitako bidetik.

Jose-k sortua, 2014, abendua 14 - 09:43
Kategoriak Aramaio, Arrasate, Atxondo, Elorrio
ABIAPUNTUA Kanpazar
Eskema Kanpazar – Udalaitz – Besaide – Teilamendi – Ipiztekoarriaga – Arrazola

GR 123 Bizkaiko Biraren 8. etapan, jatorrizko ibilbideari aldaketa bat egin diogu. Kanpazar mendatetik abiatuta, Udalaitz eta Teilamendi tontorretatik igaro ondoren, Urkiolan amaitu beharrean, Arrazolara jaistea proposatzen dugu, ibilbide ezezagunago eta interesgarriago bat delako ustetan.

Aurreko etapak baino gogorragoa da, Kanpazartik Udaitzera igoera pikoa delako oso. Baina ibilbidea nabarmen arintzeko aukera dago, bai Udalaitz eta bai Teilamendi igotzea ekidin baitaitezke magaletik inguratuz. Bidea jarraitzeari dagokionez, zailtasun bakarrak Udalaitzetik Besaidera jaisterakoan daude, bidezidorra traketsa delako eta ez delako batere nabarmena, eta lainoa sartuz gero dezente gaiztotu daiteke. Gainontzean ez dago zailtasun aipagarririk.

inaxio-k sortua, 2014, azaroa 30 - 09:55
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lezo
Eskema Lezo - Lehenengo dorrea - Mitxintxola - Pasaiako badiako sarrera - Donibane - Lezo

Lezoko Kultur Etxearen ingurutik abiatu eta aldapari ekiten dio berehala ibilbideak, lezoar askok Jaizkibelera igotzeko urteetan zehar sakondutako arrastoan gora. Beste hainbat bidezidor gurutzatuko ditugu bidean, arreta jarri beharra dago bidegurutzeetan. Bizkarrera iristean Mendebaldera jo behar dugu, lehenego dorrearekin topo egin arte. Handik errepidera jaitsi eta beste aldean jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu, Talaia bidearen markak jarraituz, Mitxintxola izeneko muinoaren oinera heldu arte.

Jose-k sortua, 2014, azaroa 9 - 12:17
Kategoriak Bizkaia, Errigoiti
ABIAPUNTUA Madalen auzoa
Eskema Madalen – Maiaga
inaxio-k sortua, 2014, azaroa 4 - 22:44
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Durruma (San Román)
Eskema Durruma - Atau mt. - Surbe - Mirutegi - Ballo - Bikuña mt. - Durruma