|
Rutas
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 10 - 22:15.
(2019-11-17) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.
Ibilbidea Irurako plazatik abiatzen da, autobidaren gaineko zubia pasa eta laister basoan gora egiten duen bidezidor estu bat jarraituko dugu. Pinudian gora igoko gara malda nahiko handian Goroldiketako gaintxora iritsi arte, hemen Uzturreko kurutzeara daraman senda jarraitu behar da, eta segidan Uzturre (730m) tontorrera daramana. Bide guztia nahiko nabarmena da eta erraz jarraitzeko senda dago.
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 9 - 19:49.
Categorías |
Abadiño |
ABIAPUNTUA |
Atxarteko harrobiak |
Esquema |
Atxarteko harrobiak-Astxiki-ALLUITZ (1034m)-Artola Lepoa-Atxarteko harrobiak |
(2019-09-08) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena.
Ibilaldia Atxarteko harrobi zaharretan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago.
Harrobien ondoan dagoen zubia pasa eta berehala hartuko dugu eskuinera dugun senda bat. Hasierako pagadia pasa eta zuzen jarraituko dugu gorantz, bideak haitzulo handi baterantz eramango gaitu, hau pasa eta zigi-zaga gora, malda handi samarra dago inguru honetan.
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 9 - 19:41.
Categorías |
Albiztur, Hernialde |
ABIAPUNTUA |
Hernialde |
Esquema |
Hernialde-Mendigain-Lizarbakarra-HERNIOZABAL (1011m)-Ubeltz-Kurpitu-Udeta-Herniozabal |
(2019-11-24) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.
Ibilaldia Hernioalde herrian bertan abiatzen da, autoa pilotaleku ondoko aparkalekuan utzita.
Izarre auzora aldeko bidea hartuko dugu eta hona iritsi eta berehala ur-depositoaren eskubira dagoen senda hartu eta zuzen ekingo diogu gorantz Fraileburu aldeko zelaigunera iritsi arte. Hemen pistarekin egingo dugu bat eta jarraitu Mendigain (672m) mendixkaren parera iritsi arte, hemen tontortxora igoko gara eta mendebaldetik jeitsi.
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 8 - 17:01.
Categorías |
Oñati |
ABIAPUNTUA |
Arantzazu |
Esquema |
Arantzazu-Arlepo-Tellaskueta-Biozkorna-Urrabiatza-Arkaitz (1312m)-Buetraitz (1320m)-Duru-Arantzazu |
Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, Sindikako eskortako aparkalekuan, bertan hasten den bidezidorra hartuko dugu gorantz eta langa pasa ondoren gaineko pistara iritsiko gara eta berehala Arlepo aldera daraman bidezidor estu bat hartuko dugu eskuinera, hasierako zatia garbi samarra dago, gero ote artean ibili behar da zati bat baina laister hartuko dugu Pastorrolako bordara eramango gaituen senda garbia berriro.
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 8 - 16:28.
Categorías |
Leitza |
ABIAPUNTUA |
Plazaola |
Esquema |
Plazaola-Intxusi-Altzegi-Urepel-Erroste-Erroizte Hegoa-Eguzkizko Muinoa-Baztarla-Arramia Lepoa-Tolarea-Plazaola |
Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 7 - 23:27.
Categorías |
Andoain |
ABIAPUNTUA |
Otieta |
Esquema |
Otieta-Usabelartza-Oindo-Adarra-Mantale-Otieta |
(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.
Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.
Enviado por Jose el 2019, Noviembre 24 - 20:17.
Categorías |
Abartzuza, Allin, Ameskoabarren, Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Irantzuko monastegia |
Esquema |
Irantzuko monastegia – Irantzuko arroila – Mandabide lepoa – Larraitza – Azantza – Irantzuko monastegia |
Enviado por Jose el 2019, Noviembre 16 - 23:49.
Categorías |
Areatza, Orozko, Zeanuri |
ABIAPUNTUA |
Pagomakurre |
Esquema |
Pagomakurre – Atxulo – Supelegor – Lexardi – Kargaleku – Arraba – Pagomakurre |
Enviado por Jose el 2019, Noviembre 2 - 09:40.
Categorías |
Aiara, Urduña |
ABIAPUNTUA |
Belandia |
Esquema |
Belandia – Babio – Belandia |
Enviado por Jose el 2019, Noviembre 1 - 17:36.
Categorías |
Aiara, Urduña |
ABIAPUNTUA |
Mendeika |
Esquema |
Mendeika – Babio – Mendeika |
|
|