Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2020, Septiembre 12 - 16:16.
Categorías Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Esquema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Portua (Zierbena) – Aldapa (Zierbena) – Luzuero – La Arena hondartza – Santurtzi – Bizkaia Zubia
Enviado por Jose el 2020, Agosto 20 - 18:53.
Categorías Abanto-Zierbena, Artzentales, Balmaseda, Bizkaia, Galdames, Portugalete, Sopuerta, Garape
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Esquema Bizkaia Zubia – Gallarta – La Aceña – Traslaviña – Bezi – La Herbosa mendatea – La Porqueriza lepoa – Kolitza

Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke.

Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.

Enviado por inaxio el 2020, Agosto 3 - 19:56.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Garaioa
Esquema Garaioa - SL-NA-55 - Zamariain begiratokia - Txanagra - SL-NA-55 - Garaioa

Garaioa herritik abiatzen den SL-NA-55 bidezidorra jarraituz heltzen da arrastoa Zamairaingo begiratokira. Bide nabarmena da, jende asko ibiltzen dena. Begiratokitik gora mendi bizkarrari jarraitzea aski da tontorrera heltzeko, baina arrasto honek bizkarra inguratu egiten du tarte batean pagadia aprobetxatuz iradia saihesteko. Handik aurrera bidea nabarmena da.

Nahi izanez gero autoz igo daiteke porlanezko bidea aprobetxatuz Urrunagako leporaino, baina SL bidea ere polita da, Garaioa bertatik abiatu nahi izanez gero.

Enviado por Jose el 2020, Julio 11 - 09:25.
Categorías Bilbo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Buiako errepidea
Enviado por Jose el 2020, Julio 5 - 07:48.
Categorías Azkoitia, Gipuzkoa, Zumarraga
ABIAPUNTUA Azkoitia
Esquema Azkoitia – trenbideko bide berdea – Aginaga – Oleta – Samiño – Gurutzeta – Martiriak – Azkoitia

Ibilbide honek Samiñora igotzeko erarik xamurrenetariko bat eskaintzen du, xamurrena agian.

Enviado por Jose el 2020, Julio 1 - 23:24.
Categorías Bizkaia, Dima
ABIAPUNTUA Zumeltza (Dimagana)
Esquema Zumeltza – Altungana – Mugarritxikieta – Zumeltza
Enviado por Jose el 2020, Julio 1 - 19:06.
Categorías Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Esquema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Serantes – Valle – Aldapa – Kardeo – Gallarta – Portugalete – Bizkaia Zubia

Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean.

Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.

Enviado por Jose el 2020, Junio 25 - 18:53.
Categorías Barakaldo, Bizkaia, Gueñes
ABIAPUNTUA Errekaortu (Barakaldo)
Esquema Errekaortu – Saratxo – Eretza – Espino iturria – Saratxo – Errekaortu
Enviado por Xabiaram el 2020, Junio 23 - 17:29.
Categorías Larraine
ABIAPUNTUA Lojibarre
Esquema Lojibar-Holtzarteko zubia-Ardane saroiak-Otsogorri-OTSOGORRIGAINA (1923m)-Pistako urjauzia-Lojibar

(2019-08-16) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan.
5 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 3 orduko jeitsiera. 1630 metroko igoera desnibela.

Ibilbidea Lojibar auzoan abiatzen da, bertan ostatua eta aparkalekua dago autoa uzteko.
Hemendik Holtzarteko Zubira doan erreka ondotiko senda jarraituko dugu. Ibilbide labur honetan jende asko ibiltzen da, arrroila gaineko zubia ikusten.

Enviado por Jose el 2020, Junio 13 - 08:58.
Categorías Bizkaia, Orozko
ABIAPUNTUA Belaustegiko aparkalekua

Bidea ez dago seinaleztatuta, baina erraza da bertara iristea. Ibarra auzotik porlanezko bide aldapatsu bat igotzen da aparkaleku bateraino. Aparkalekutik bidezidor bat abiatzen da ekialderantz, konifera basoan zehar. Pixkanaka altura galduz joan behar da, errekastora iritsi arte. Tarte labur bat errekan gora eginez laster iristen da ur-jauzira.