Ezkaurre BelabartzetikEnviado por inaxio el 2022, Septiembre 9 - 12:02.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Jende gehiena Argibielako mendatetik igotzen da Ezkaurrera, biderik laburrena aukeratuz, baina badira aukera hobeak aldapa gogaikarri hori baino. Eta hauxe da seguraski politena, nahiz eta askoz luzeagoa izan. Bereiziki aipagarria iruditzen zait Ezkaurre eta Baines arteko tartea (paisaia, trikuharriak, Ezkaurreko koba) eta GR11ak tontorrera heltzeko aukeratutako kanala. Kanal hau zaila ez da, baina eskuak erabili beharra dago tarte askotan eta baten bat urduri jartzeko modukua gerta daiteke, luzea baita gainera. Horregatik jarri dut ibilbidea "zaila" dela, tarte honetan erreparatzeko. Gainaldea, esan beharrik ez dago, leku aparta da, oso ikuspegi zabalekoa, bereiziki Ezka aldeko amildegikoa. Tontorra eta Argibiela arteko tartea gogaikarri xamarra da eta kontuz ibili beharra dago, jende gehiago dabilenean, harriak amildu baitaitezke ustekabean. Argibiela eta Belabartze artean GR baten arrastoak izango ditugu argibide. Notes: Arrastoa ez da nirea, Katamotz erabiltzailearen baizik.
|
![]() |