Mendaur Iturendik

Enviado por inaxio el 2022, Septiembre 19 - 07:54.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Ituren
ABIAPUNTUA Ituren
Esquema Ituren - San Martin eliza - Aurtitz - Ibirritako bidea - Arritzulegi urtegia - Bustitzako lepoa - Mendaur - Ekialdeko gandorra - Atzurdi - Ituren.
Relacionados »Mendaur (mendi) »BUZTIZKO LEPOA (megalito) »Ituren (herria)
Gora-behera1050 m
Luzera14 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Mendaur Iturendik
Mendaur Atzurditik

Oso ibilbide ederra da mendia bere osotasunean ezagutzeko. Ibirritako bidea da igoerarako bide aproposena: gehiena basoan barrena doa eta tarte askotan oraindik bere garai bateko galtzada itxura gordetzen du. Arritzulegiko urtegitik gorako bidea oso sakonduta dago, autoz igo baitaiteke urtegiraino Aurtitzetik, eta mendizale nahiz horren mendizale ez diren askoren arreta erakartzen baitu. Tontorretik ekialdera luzatzen den bizkar harritsuan ez da halako arrasto nabarmenik eta gozatzeko tartea da, arkaitz artean ibiltzea gustuko duenarentzat. Marka txuri-urdinez balizatutako bidea bilatu beharko dugu harri artean aspertzen garenean. Bide hau Elgorriagara jaisten da eta ez da aukera txarra, "Uraren bidea"ri helduta itzuli gaitezke Iturenera. Baina arrastoak Iturenera jotzen du zuzenean, pista zabaletan barrena, borda, larre eta basoen artetik.

Notes:

Arrastoa telefonoarekin jasoa da, baina ez du itxuraz oker handirik. Tarte batean huts egin dit, baina mapa gainean osatu dut. Atzurdi harkaitzaren igoera mendebaldeko harrizko horman gora eginez egiten du arrastoak, baina tarte hau erraz saihestu daiteke haitzak hegoaldeko hegitik inguratuz.

Imágenes