Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2008, Octubre 13 - 09:12.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otsagi, Muskilda

Idorrokia Tapla mendatetik igotzea badago ere, askoz ere interesgarriagoa da Otsagitik GR11ko bidea hartzea. Lehenbiziko metroak Muskildara igotzen den galtzadatik eginen ditugu. Ibilbidea apur bat goxatu nahi izanez gero, autoa Muskildan bertan utz dezakegu, errepidea haraino igotzen baita. GR-11ko markek Intxusdoia bidetik eramanen gaituzte, larre eta pagadien artean, borda ugari begiztatuz. Malda gogortu eginen da Abodiko hormak gainditzeko. Azkenean, Alforjas mendate zabalera iritsiko gara. Bertan, lurrean etzanik, Arrizabalako zutarri erraldoia ikusiko dugu.

Submitted by zuriain on 2008, Octubre 13 - 08:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate, Belagoa

Editatu egin dut ibilbide hau, azken hilabete hauetan (2009ko udan) egoera aldatu egin baita bide berriekin eta Mintxateko pistaren itxierarekin. Mantendu eginen dut aurreko ibilbidea, Mintxatekoa, baina horien segidan berria jarriko dut.

Submitted by zuriain on 2008, Octubre 10 - 09:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz, Arangozki

Artxubara igotzeko ohiko abiapuntua Itoitzetik hurbil zegoen zubi eskegia zen. Hala ere, urtegia eraiki zutenetik, beste abiapuntu urrunago batzuk aukeratu beharko ditutu.

Submitted by zuriain on 2008, Octubre 9 - 09:58.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabartze errepideko 4. kma

Baines (edo Ezkaurre erdia) mendi ahantzia da, mendizale gehienek Ezkaurreren bi mila metroak aukeratzen baitituzte. Hala ere, Bainesen kasuan tamainak ez du axolarik, mendi ederra eta ezagutzea merezi duten hainbat txokoren jabe baita. Txangoa Belabartzeko errepideko 4. kilometroa igarota hasten da. Nabe handi baten atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen soro baten goialdera zuzenduko gara. Bertan kairn batek markatuko digu basoan hasten den bidea. Bide hau berehala zabaldu eta ezkerraldera (mendebaldera) igotzen hasiko da.

Submitted by zuriain on 2008, Octubre 9 - 09:18.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erronkariko errepideko 20. kma

Argi ibili behar da bidea ez galtzeko, baina posible da Txitxirimuria kalte handirik gabe igotzea: Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.an, autoa utzi eta zubi txiki bat zeharkatuko dugu. Hogei bat metro ibilita, ez diogu kasurik eginen ezkerretara ateratzen den bidexkari. Botxuela sakan basatiaren eskuinaldetik igotzen da, baina ez gaitu behar den tokira eramanen. Aurreraxeago, bidea utzi eta ekialderantz eginen dugu, markak eta harri pilak dauden aldapa harritsu batean gora, ipar-ekialderantz.

Submitted by zuriain on 2008, Octubre 7 - 10:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangozki
Esquema Arangozki-Mendigaña-Txurtxur (Peña Roya)

Itoitzko urtegia eraiki zenetik, Mendigañako bide nagusia Arangozki herri despopulatuaren inguruetan hasten dena da. Urraul Goitiko errepideko 18.5 kman pista zabal bat hasten da mendebalderantz, Kandelatxeko bidea. Metalezko langa bat dago pistaren hasieran, eta behien elikadoreak inguruan. Pistan gora, Izozki eta Kubilar mendien arteko lepora iritsiko gara (843m) Izozki mendiko gailur apal baina panoramikora joateko aprobetxa genezake. Lepotik gora, bidea Kubilar mendia inguratzen du iparraldetik. Mendi hau ere ederra da, harrizko gailur airosoa baitu.

Submitted by zuriain on 2008, Agosto 11 - 13:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabartze ibarra
Esquema Belabartze ibarreko errepidea- Baines borda- Lepoa - Bainesko gailurra

Mendi ahantzi hau igotzeko, Belabartzeko errepidetik abiatuko gara. Ezkerraldean, Frantxoren borda dago eta eskuinaldean teilatu gorriko nabe handi bat. Nabe horren atzealdetik ibaia zeharkatu eta maldan dagoen belardi batera sartuko gara. Belardiko gainaldean, kairn pare bat ikusiko dugu. Basoan sartuta, erreka bat dago, Ezkaiturritik jaisten dena. Batzuek errekan gora egitea gomendatzen dute. Askoz errazago eta politagoa da erreka horren eskuinaldean hasten den bide zabal eta egokia hartzea (harripilak). Sigi-saga, bide horrek basotik atera eta Ezkaiturriako larre ederretara eramanen gaitu.

Submitted by zuriain on 2008, Agosto 11 - 11:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorza

Mendi apala izanagatik ere, Arburua balkoi moduko bat da Itzalle mendi zirkuluaren gainean, baita oro har Zaraitzu ibarraren gainean ere. Inguruko herri guztietatik igo daiteke Andra Mariren baselizara, eta txango atsegina da bai bideen edertasunagatik bai baselizatik ikus ditzakegun paisaiengatik. Gorzatik igotzen da biderik laburren eta atseginenetakoa. Herritik mendebalderantz atera eta Zaraitzu ibaiaren gaineko zubia zeharkatuko dugu. Pista batek hegoalderantz eramanen gaitu. Berehala (10 bat metro), pista utzi eta mendebalderantz igotzen den bidexka estu bat hartuko dugu.

Submitted by zuriain on 2008, Agosto 8 - 17:57.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Josepita lepoa

Pausaran eta Jaun Done Jakue mendien artean Josepita lepoa zabaltzen da. Haraino heltzeko Imizkotz edo Gorraiz herritatik abia gaitezke. Arazo bakarra, herrixka horietara ez dela errepiderik iristen, pistak baizik. Imizkotzekoa, gainera, oso egoera txarrean dago. Hobe, agian, errepide nagusitik abiatzea. Josepita lepoan, hegoaldera joko dugu, Ponsoroako harkaitzetara zuzenean abiatzen den pista zabal batean barrena.

Submitted by zuriain on 2008, Agosto 8 - 17:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Josepita lepoa

Imizkoz, Arrieta edo Gorraiz dira abiapuntu ohikoak Jaun Done Jakue igotzeko, baina herrixka horietan hasten diren bide guztiak Josepita lepoan elkartzen dira. Ibilbidean ez dago markarik ezta bide handirik, baina mendiaren gainaldetik ibiliz gero, ez dago arazorik aurrera egiteko. Pare bat linea elektriko baten azpian pasatuta, gure aurrean altxatzen den piramide ezpeltsua hartuko dugu jomugatzat. Bidexka anitz daude, hasieran belar eta harri gorrien gainean eta berehala ezpelen artean. Malda gogortu eginen da eta Ponsoroa eta Labiako mendikatearen bista ederrak izanen ditugu.