Larrondo

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 13 - 08:11.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate, Belagoa
Relacionados »Larrondo (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Larrondo
MAPA: Larrondo Mintxatetik

Editatu egin dut ibilbide hau, azken hilabete hauetan (2009ko udan) egoera aldatu egin baita bide berriekin eta Mintxateko pistaren itxierarekin. Mantendu eginen dut aurreko ibilbidea, Mintxatekoa, baina horien segidan berria jarriko dut.

Mintxateko pistatik bost bat km eginda(950m, UTM 30T 669901, 4754238)Igoria sakan estuaren ahoa izanen dugu eskuinaldean. Hasieran ez da biderik ikusten, baina errekaren ertzetik hogei bat metro egindakoan, eskuinaldean bide eder baten hasiera ikusiko dugu. Sigi-saga pare bat eginda, bidea ixten hasten denez, zuzenean igoko gara basoan gora: hogei bat metro gorago bide zabal batekin eginen dugu topo. Ez dugu bide hau utziko. Borda pare baten hondakinak ikusiko ditugu bidean eta Intzaga puntatik hurbil pasatuko gara (1271m). Puntu honetan bi aukera izanen ditugu: bidea utzi eta Larrondoari zuzenean erasotzea (malda latz baina laburra baso ez oso garbian gora) edo bidea jarraitu (borda baten hondakinak ikusiko ditugu berehala) eta lepo belartsu batera ateratzea. Azken bide hau leunago eta luzeagoa da, eta Ekialterrea punta bisitatzeko aukera emanen digu. Bi bideok konbina ditzakegu, bata igotzeko eta bestea jaisteko. On egin! ZURIAIN
BERRIA
Garai batean aukera zegoen Larrondora modu erraz batean igotzeko. Aski zen autoz Mintxateko pistan gora egin Lapatia lepotik nahiko hurbil iristeko. Bestalde, Belagoako errepideko 9,5 kilometroaren inguruan bidexka bat hasten zen Lapatiaraino igotzen zena. Gaur egun ordea, aipatu bidearen arrastorik ez da (baina mapetan segitzen du, kontuz, basoa erabat itxia baita!) eta Mintxateko pistako trafikoa debekaturik dago. Alternatibarik hoberena Belagoako errepidearen 17. kilometroan hastea da, kuarteletik 200 metrora hasten den bide markatuak Lapatiaraino eramanen gaitu. Hortik aldapa gogor batek bakarrik bereziko gaitu gailurretik.

Beste aukera bat Asolaze kanpinarera iritsi baino lehenxeago abiatzen dena da. Lehen egurra ateratzeko pista desatsegin bat bazen ere, orain markatu egin dute ibilbidea, eta oso bide egokia eta polita bihurtu da, 40 minututan Ekialterrea lepoan jarriko gaituena. Itzultzeko, bi auto eduki ezean, bide beretik itzultzea izanen da komenigarriena.

AdjuntoTamaño
Larrondoa-ZURIAIN.gpx37.81 KB
Imágenes