Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 20:42.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aritzuko pista

Kedarbe eta Garbitz mendiak bisitatzeko ibilbidea. Inguruko trikuharriak ere bisitatuko ditugu. Batzuetan bidetik kanpo eta ingurune nahiko basati batean barrena ibiliko gara. Ezinbestekoak orientazio tresnak eta mendian ibltzeko ohitura.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 18:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Oloron aterpea

Lapazarra mendia Oloron aterpetik. Azken gandorrak bidetik kanpo egin beharko ditugu, paisaia ezin ederragoak miretsiz. Mendian ibiltzeko ohitura eta arreta behar dira.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:48.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Olabe

Elixato eta Berrondo haitza Olabetik. Bide egokietan barrena. Zenbaitetan bidexka apur bat galduta dago eta arreta jarri behar da.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:43.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orokieta mendateko errepidea, mendatera iritsi baino 2-3 km aurrerago

Orokieta mendatera iritsi aurreko pista batetik Arlengo Harria igoko dugu, Belateko mendirik ezezagunetako bat. Batzuetan bidetik kanpo eta lapiaz deserosoetan barrena ibiliko gara. Orientazioa eta ohitura beharrezkoak.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ziaurritz

Arranomendi mendi ezezagun eta bakartia igoko dugu. Bide egokietan barrena uneoro.

Submitted by Jose on 2009, Agosto 25 - 22:30.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Olatz
Esquema Olatz - Aparain lepoa - aterpea - Arnoko Gurutzea - aterpea - Banderako Punta
Submitted by Jose on 2009, Julio 25 - 23:34.
Categorías Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Gorbeiako Parke Naturaleko abegi etxea (Sarria)
Esquema Parketxea – Aldarro – Arkarai – Arlobiko zubia – Arlobiko zutarria – Usotegieta

Baias errekak landu duen bailaran zehar hartxintxarrezko bide zabal bat barneratzen da Gorbeiako Parke Naturalaren bihotzera. Bide honek, hainbat tontorretara igoera ekiteko gerturatze atsegina ahalbidetzen du. Gorbeiara bertara, esate baterako. Jarraian azaltzen den ibilbidea ere bide horretaz baliatzen da, Arlobiko zubiraino. Eta handik aurrera, Usotegietatik jaisten den hegian gora egiten du, aipatutako tontorra harrapatu arte.

Submitted by Jose on 2009, Julio 4 - 08:52.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti – Lareo – Agaotz – Leizadi – Agaotz – Sarastarri – Lareo – Lizarrusti

Sarastarri, Agaotz eta Leizadiko tontorrak gorabehera txikiko mendi-bizkar leun batez lotuta daudenez, erreza eta atsegina da hirurak ibilaldi batetan elkartzea. Lizarrustiko mendatea abiapuntu egokia da horretarako, tartean Lareoko paraje ederretatik igarota.

Submitted by Jose on 2009, Julio 2 - 19:08.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturburu
Esquema Iturburu – Zelatun – Hernio
Submitted by Jose on 2009, Julio 1 - 21:22.
Categorías Bizkaia, Burgos
ABIAPUNTUA Goiko Landeta
Esquema Goiko Landeta – Goldetxoko ataka – Txarlazo – Goldetxoko ataka – Txolope – Solaiera – Goldetxoko ataka – Goiko Landeta

Arrasto honetako ibilaldia Goiko Landeta izenaz ezagutzen den parajean hasten da. Solaiera eta Txolopeko ipar-ekialdeko magalak zeharkata, Goldetxoko atakan harrapatzen du mendi-bizkarra. Lepo honetatik Txarlazora igotzen da lehenengo, eta Txolope eta Solaierara gero, igotako bide beretik jaitsi aurretik.