Mendigaña - Txurtxur haitza

Enviado por zuriain el 2008, Octubre 7 - 10:06.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Arangozki
Esquema Arangozki-Mendigaña-Txurtxur (Peña Roya)
Relacionados »Mendigaña (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Mendigaña - Txurtxur haitza
MAPA: Mendigaña inguruko mendiak

Itoitzko urtegia eraiki zenetik, Mendigañako bide nagusia Arangozki herri despopulatuaren inguruetan hasten dena da. Urraul Goitiko errepideko 18.5 kman pista zabal bat hasten da mendebalderantz, Kandelatxeko bidea. Metalezko langa bat dago pistaren hasieran, eta behien elikadoreak inguruan. Pistan gora, Izozki eta Kubilar mendien arteko lepora iritsiko gara (843m) Izozki mendiko gailur apal baina panoramikora joateko aprobetxa genezake. Lepotik gora, bidea Kubilar mendia inguratzen du iparraldetik. Mendi hau ere ederra da, harrizko gailur airosoa baitu. Pista inoiz ere utzi gabe, Mendigañako hegietan gora eginen dugu. Pista jaisten hasi aurretik bidexka bat hartuko dugu eskuinaldera (kairn), zuzenean Mendigaiñako gailurrera eramanen gaituena. Gailurra ezpelez josita dagoenez, zabalguneak bilatu beharko ditugu paisaiaz gozatzeko. Txangoa apur bat aberastu nahi izanez gero, Txurtxur haitza edo Peña Roya igo dezakegu. Pistara itzuli eta jaisten hasiko gara hegoalderantz. Ez gara hurbileko lepora iritsiko baina: erdi bidean, kairn batek gidatuko gaitu. Sasi eta pinuen artean, Txurtxru haitz ikusgarriaren aurrera iritsiko gara. Nik zuzenean igo nintzen, eskalada motz baina zikin batean, baina Zubieta Barkosen liburuan beste tximinia bat agertzen da hegoaldean, errazagoa omen dena. Dena den, kontuz ibili behar da toki horretan. On egin!

Imágenes

****