Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by Jose on 2009, Noviembre 5 - 22:31.
Categorías Huesca
ABIAPUNTUA El Rigüelo
Esquema El Rigüelo - Las Llanas - Aspe

Aspera hegoaldeko isurialdetik igotzen den ibilbide bat da hemen jaso dena. Aísa bailaran gora doan errepidea bukatzen den tokitik abiatzen da, El Rigüelo izena duena. Saleras aterpearen aldamenetik igarota, Rigüelo eta Igüer bailen arteko hegian gora igotzen da. Las Llanas izeneko kareharrizko lapiaz kaotiko bat zeharkatuta, Garganta de Aspe lepora gerturatzen da, bertara iritsi gabe, tontorrera mendebaldetik igotzeko.

Submitted by JFdeA on 2009, Octubre 18 - 07:40.
ABIAPUNTUA Udana
Esquema Udana-Jarondo-Katabera-Biozkorna-Hartzanburu

Aloña eta Aizkorri mendi zerren ohiko abiapuntuak HE.aldekoa, Zalduendo, E.aldekoa, San Adrian, M.aldekoa, Urteagain, edota HM.aldekoa, Arantzazu, izaten dira.
Animatzen zaituztet iparraldekoa ezagutzera: Udana
Udana gainetik abiatzen da eta goraino IL.aren markak (gorri-txuri)lagun izango dituzue.
Bide honekin bat egiten du Barrendiolakoak.
Biozkorna leporaino 1´30, eta Hartzanburura 1´50.
Biozkorna lepotik M.ra Harri Urdin tontorra dago, eta hortik aurrera norabide berean Aloñako guztiak.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 15:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eraul

San Faustoko harriak igotzeko bide ederra. Lazkua eta Bagargiako harriak bisitatuko digutu, baita Lazkuako behatokia ere, non fosil ugari ikusteko aukera izanen baitugu.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 15:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Adoaingo errepidea

Nafarroako ekialdeko mendi ezezagun honetara igotzeko ibilbide laburra.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 14:37.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Sorogain
Esquema Sorogain (Pabloren etxea)- Odiako sakana- Adatun lepoa - Adi - Pilotasoro - Lizartzuko lepoa - Sorogain

Pilotasoro eta Adi mendiak Sorogaindik. Pistan barrena eginen dugu gora, batzuetan basoan zehar laburtuz bidea.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 3 - 09:25.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxauriko mendatetik kilometro batera hasten den pista

Oiakarizketa eta Peña Txikita mendiak igotzeko ibilbide atsegina, Peña Grande edo Esparatzeraino ere luza litekeena. Txarakardia gainetik ere igaroko gara. Eskalada ttiki bat egin behar da Peña Txikitara igotzeko, arriskua neurtu egin behar da igo aurretik.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 3 - 09:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Argiloaingo baseliza

Migoleta eta Brakola mendiak Argiloaingo baselizatik. Betiere bide egokietan barrena.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 3 - 09:16.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Madotz

Madalen Harria eta Urbaran mendiak Madotz herritik. Batzuetan bidetik kanpo edo nahiko bide itxietan barrena ibiliko gara. Arreta eta mendian ibiltzeko ohitura beharrezkoak dira. Trackean eta mapan ikusiko dituzuen lerro zuzen-zuzenak gpsa itzalita eramatearen ondoriozkoak dira: zati horietan etorritako bidetik itzuli behar da.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 3 - 09:12.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aintzioa

Ligarrieta eta Lirain mendiak Aintzioa herritik. Bidean trikuharri bat ikusiko dugu.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 3 - 09:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzetako Olako pista

Ibilbide luzea. Bizkondeko bordan autoa utzi (Orbaitzetako Olatik Organbide lepora doan pistan) eta Soroluxeko lepora igoko gara zuzenean, GRko markak segituz. Arnostegiko lepora iritsita, Leitzatekara igo eta gainez gain jarraituko dugu iparralderantz, Beillurtiraino. Itzultzeko, gorabeherak apur bat saihesteko, pistatik egin dezakegu Arnostegiko lepora. Urkulu ere igo genezake lepo horretatik. Kontuz ibiltzeko moduko ibilbidea da eguraldi kaskarrarekin edo elurrarekin, gehienetan bidetik kanpo ibiliko baikara.