Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, Agosto 2 - 19:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrarats

Ibilbide egokia bero egunetarako, bide gehiena hostapean eginen baitugu. Arrarats herrian hasiko dugu ibilbidea. Elizaren ezkerretik pista zabal bat hasten da. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Otsolako larreetara eramanen gaitu ordu laurden batean. Ez gara larreetan gehiegi barneratuko. Berehala zurezko gezi bat ikusiko dugu eskuin aldean. Pista bat sigi-saga eramanen gaitu Arketako lepora Ozpegaiña eta Begaña mendien artean. Hemen bidea utzi eta zuzenean ekinen diogu Begañako bizkarrari, hego-ekialderantz.

Submitted by zuriain on 2010, Julio 27 - 18:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Bidankozeko errepidea

Ibilbidea Burgi eta Bidankoze arteko errepidearen 9.7 kilometroan hasiko dugu, azken herri honetara iritsi gabe, baina begien bistan dugularik. Pista bat jaisten da eskuin aldera, eta erreka zeharkatu (kontuz ur handia dagoenean!) Pistatik metro batzuk eginen ditugu, baina lehen bihurgunera iritsita, eskuin aldetik utziko dugu: plastiko zerrenda batek bide baten hasiera seinalatzen digu. Bide eder honek pinudian gora eramanen gaitu inolako zailtasunik gabe Elizarena eta Gazteluzarraren arteko leporaino.

Submitted by zuriain on 2010, Julio 27 - 13:57.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzeta

Orbaitzetatik abiatuko gara. Herriko azken etxeak atzean utziko ditugu pista zabal batetik. Hiru pista daude, erdikoa aukeratuko dugu, behientzako estalpe handi baten parean pasatzen dena. Estalpe horren aurrean preseski utziko dugu pista: egurrezko gezi adierazle batek basoan sartuko gaitu. Hemendik aurrera marka zuri-berdeek basoan sigi-saga eramanen gaituzte. Luze gabe, beste kartel batek bidea bitan banatzen dela adieraziko digu. Ezkerretara joz, Urtziloa harpera hurbilduko gara. Harpea ederra da, baina murru batek eta etxola batek itsusten dute.

Submitted by zuriain on 2010, Julio 1 - 11:31.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA San Migelgo pista

Uharte Arakildik San Migelera doan hormigoizko pista hartuko dugu. 8 km (gutxi gora behera) eginda, Pamplonagaineko trikuharria eta bihurgune itxi baten ostean, eskuinaldean pista zabal bat ikusiko dugu. Autoa aurreko zabalgunean utz dezakegu. Pistan gora egin eta Atako harratera iritsiko gara. Behean Atako ibar estu eta ederra ikusiko dugu. Hara jaitsi eta pistan gora eginen dugu, ekialderantz. Erroldan Harriaren ondotik igaro, eta norabideari eutsiko diogu.

Submitted by zuriain on 2010, Junio 29 - 20:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mayo borda, Belabarze

Sanzolo eta Belabarsaitsa txango berean egin badaitezke ere, gu bi egun desberdinetan joan ginen, lehenbizikoan ekaitza izan baikenuen.
Ederrak izanik ere, mendi hauek nahiko irispide zailak dituzte. Distantzia eta desnibela handiak izan ez arren, malda handiak, landaretza itxiak eta malkarrek bat egiten dute txangoa zaildu eta batzuetan etsigarria bihurtzeko. Kontu handia hartu, beraz, eta ez igo elurra edo izotzarekin. Deskribatuko dudan ibilbidea neuk egindakoa da, baliteke hoberik eta ederragorik egotea, baina... nik ez dut ezagutzen!

Submitted by inaxio on 2010, Junio 27 - 22:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Guardetxeko errepidea
Esquema Guardetxeko errepidea - Frantseserreka - Subezelaigañe - Frantseserreka - Guardetxeko errepidea

Ibilbide laburra eta erraza. Trikuharri bat eta tumulu baten aldamenetik pasatzen da.

Submitted by zuriain on 2010, Junio 22 - 14:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Napari

Naparitik iparralderantz abiatuko gara pista zabal batean gora. Berehala lepo estu batera iritsiko gara, baltsa txiki baten ondoan. Pistaren ezkerreko adarrak Idokorrira eramanen gintuzke -ikus ibilbidea mendiaren fitxan-. Eskuinekoa hartu eta San Estebango baselizarantz abiatuko gara, mendien zirkoaren erdian ikusiko baitugu. Baselizaren ondotik igarota -eskuin aldera utziko dugu- aurrera jarraituko dugu. Aurrean dugun gaina dugu helburu: Zabaltzako Mugaren gaina. Pistak gailurretik metro bakar batzuetara utziko gaitu, bidetik kanpo baina zailtasunik gabe eginen ditugunak.

Submitted by zuriain on 2010, Junio 8 - 08:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Mendi hauetara igo nintzen aurreko aldian Mintxatetik abiatu nintzen. Egun, baina, baimenduriko ibilgailuek bakarrik dute arroil eder horretara sartzea. Gainera, Izabakoek Kontrabandisten Bidea zabaldu dute Izabatik Arrakogoitiko leporaino, bidean Ardibidegaina, Ekialterrea, Larrondoa eta beste hainbat mendi interesgarriren parean igaroz.

Submitted by inaxio on 2010, Junio 6 - 12:51.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Orioko hondartza
Submitted by inaxio on 2010, Junio 6 - 11:23.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Igurin (Donamaria)
Esquema Igurin - Baztanibar - Otolo - Negusoro - Usategieta - Errepidea - Igurin.