Ugarra eta Zabaltzako Mugako gaina Naparitik

Enviado por zuriain el 2010, Junio 22 - 14:10.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Napari
Relacionados »Ugarra (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ugarra eta Zabaltzako Mugako gaina Naparitik
MAPA: Ugarra eta Zabaltzako mugako gaina

Naparitik iparralderantz abiatuko gara pista zabal batean gora. Berehala lepo estu batera iritsiko gara, baltsa txiki baten ondoan. Pistaren ezkerreko adarrak Idokorrira eramanen gintuzke -ikus ibilbidea mendiaren fitxan-. Eskuinekoa hartu eta San Estebango baselizarantz abiatuko gara, mendien zirkoaren erdian ikusiko baitugu. Baselizaren ondotik igarota -eskuin aldera utziko dugu- aurrera jarraituko dugu. Aurrean dugun gaina dugu helburu: Zabaltzako Mugaren gaina. Pistak gailurretik metro bakar batzuetara utziko gaitu, bidetik kanpo baina zailtasunik gabe eginen ditugunak.
Gailurrean tako geodesiko bat eta ikuspegi nahiko zabalak ikusiko ditugu, ingurune bakarti honetaz gozatuz.
Mendebalderantz orain, txarrantxaren parean. Langa bat ikusiko dugu laster, Zabaltza herrixkara daraman pista ixten duena. Guk hego-mendebalderantz biratzen joanen gara. Ez dago biderik, xenda batzuk bakarrik. Nahiko garbi ikusiko dugu nondik jo, mendi bizkarretik alegia, inguruan baso itxiak eta sasiak besterik ez baitira. Pixkanaka hegoalderanz biratzen joanen gara. Ugarra aurreko lenpoan guk -ikus mapa eta tracka- erabaki genuen azken unean mendi bizkarreko txarrantxetik aldendu eta pixka bat beheragotik joatea, baso mediterranearra ekialdetik saihesteko. Azken metroak sasien arteko bidexketan barrena egin genituen, zailtasun handirik gabe hala ere.
Jaisteko, gailurraren hegoaldeko bizkarrera jaitsi eta lepoan (812m) bi aukera ditugu: labore alorretara jaitsi eta zeharkatu (Uda amaieran, udazkenean eta neguan, aukera laburra). Uzta bildu gabe baldin badago, hobe dugu aipatu lepotik hegoalderantz jarraitu, mendiaren ekialdeko hegian barrena, Petrina mendirantz. Alorren arteko "irlak" baliatuko ditugu labore soroak saihesteko, biderik ez baitago. Peñaska eta Petrinaren arteko lepora iritsita -astirik izanez gero, merezi du arroil txiki horretara bisita egiteak, ikus Boluntza mendiaren fitxa- pista pixka bat ekialderago begizatatuko dugu. Pista horrek Naparira itzuliko gaitu. On egin!

AdjuntoTamaño
Ugarra-Zabaltzako muga.gpx109.61 KB
Imágenes