Aitza Orbaitzetatik

Enviado por zuriain el 2010, Julio 27 - 13:57.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzeta
Relacionados »Aitza Orbaitzetatik (track) »Aitza (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aitza Orbaitzetatik
MAPA: Aitza Orbaitzetatik

Orbaitzetatik abiatuko gara. Herriko azken etxeak atzean utziko ditugu pista zabal batetik. Hiru pista daude, erdikoa aukeratuko dugu, behientzako estalpe handi baten parean pasatzen dena. Estalpe horren aurrean preseski utziko dugu pista: egurrezko gezi adierazle batek basoan sartuko gaitu. Hemendik aurrera marka zuri-berdeek basoan sigi-saga eramanen gaituzte. Luze gabe, beste kartel batek bidea bitan banatzen dela adieraziko digu. Ezkerretara joz, Urtziloa harpera hurbilduko gara. Harpea ederra da, baina murru batek eta etxola batek itsusten dute.
Gezi adierazgarrira itzulita, gorantz jarraituko dugu. Luze gabe, Gatzarrieta lepoan izanen gara. Begien bistan, hego-mendebaldean, Aitzako malkarrak. Markarik gabe, harantz joanen gara, bidexka estuetan barrena. Txarrantxa bat ataka baten bidez igaroko dugu. Hurbileko lepora iritsita, ehiztarien bidexkak jarraituko ditugu gailur laueraino. Bista ederrak gozatuta, Gatzarrieta lepoan marka zuri-berdeak berriz bilatu eta zailtasunik gabe Arburuako behatokira iritsiko gara. Nabarmentzeko moduko ikuspegia Iratiko mendien gainean.
Markek iparralderantz eramanen gaituzte, eta laster jaisten hasiko gara. Azkenean, pista zabal batera iritsiko gara, berriro Orbaitzetara eramanen gaituena. On egin!

AdjuntoTamaño
Aitza.gpx67.98 KB
Imágenes

****