Akier San Migelgo pistatik

Enviado por zuriain el 2010, Julio 1 - 11:31.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA San Migelgo pista
Relacionados »Akier (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Akier San Migelgo pistatik
MAPA: Akier eta Eguerdimuno

Uharte Arakildik San Migelera doan hormigoizko pista hartuko dugu. 8 km (gutxi gora behera) eginda, Pamplonagaineko trikuharria eta bihurgune itxi baten ostean, eskuinaldean pista zabal bat ikusiko dugu. Autoa aurreko zabalgunean utz dezakegu. Pistan gora egin eta Atako harratera iritsiko gara. Behean Atako ibar estu eta ederra ikusiko dugu. Hara jaitsi eta pistan gora eginen dugu, ekialderantz. Erroldan Harriaren ondotik igaro, eta norabideari eutsiko diogu. Luze gabe, lepo batera iritsiko gara, eta pista jaisten hasi baino lehen, basoan gora eginen dugu iparralderantz biderik gabe baina zailtasun handirik gabe ere. Gu, nahiko goian geunedela, harri pilez markaturiko bide batekin egin genuen topo. Seguruenik Madoz aldetik datorrena.
Bide honi jarraiki Irumugarrieta (Irumuga, Irumugeta) gailur harritsura iritsiko gara. Ez da bester munduko ezer: basoak erabat estalita dago, eta ikuspegirik batere ez. Bi aukera ditugu: gandorraren gainetik jarraitu edo metro batzuk jaitsi eta iparraldeko basoan barrena gora egitea. Guk bigarren aukerari heldu genion, erosoagoa zelakoan. Bidexka bat dago gandorra baino metro batzuk beherago. Bidexka horrek zuzenean Akierreko gailurretik mendebalderago dagoen lepo estu eta harritsu batera eramaten du. Hortik gailurrera metro batzuk besterik ez. Suziri erako txartelontzia, eta ikuspegi oso mugatua. Txartelotzian Akier izena agertzen da, baina eztabaida zaharra dago gain hauen izenen inguruan.
Seguru egoteko modu bakarra dago: aurrera jarraitu eta hurrengo gainak igotzea. Horretarako, iparraldeko basora jaitsi eta orain arteko bidexka bilatuko dugu. Bidexka horrek Eguerdiko Munoaren aurreko lepora eramanen gaitu. Lapoaren aurreko azken berrehun metroak apur bat nahasiago daude, harri gehiago eta landaretza haziago baitago. Harri pila batzuek lagunduko digute lepo harritsuraino iristen.
Eguerdiko Munoako hegia nahiko deserosoa da, nahi badugu lepotik bertatik jaitsi gaitezke berriz Ata ibarrera, bide garbi batetik. Baina zailtasunen zaleek hegiako lapiaz gogorrari ekinen diote, igoera labur baina latz batean, gailur harritsuraino iristeko. Norabideari eutsiz, Elorrigaine aurreko lepora jaitsiko gara, orain askoz bide erosoago batekin. Lepo hau dolina handi batek dago erdibiturik. Dolinaz bestaldera bidexka baten hasiera ikusiko dugu, lepoaren mendebaldeko muturrean. Bide honek Atara eramanen gaitu, txarrantxan zabaldutako ataka bat igarota. On egin!

AdjuntoTamaño
Akier+San+Migelgo+pistatik.gpx139.11 KB
Imágenes