Ardibidegaina eta Armotoa Izabatik

Enviado por zuriain el 2010, Junio 8 - 08:40.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba
Relacionados »Armotoa (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ardibidegaina eta Armotoa Izabatik
MAPA: Ardibidegaina eta Armotoa

Mendi hauetara igo nintzen aurreko aldian Mintxatetik abiatu nintzen. Egun, baina, baimenduriko ibilgailuek bakarrik dute arroil eder horretara sartzea. Gainera, Izabakoek Kontrabandisten Bidea zabaldu dute Izabatik Arrakogoitiko leporaino, bidean Ardibidegaina, Ekialterrea, Larrondoa eta beste hainbat mendi interesgarriren parean igaroz.
Hala ere, Armotoa eta Ardibidegainera igo nahi badugu, jakin behar dugu markek ez dutela gailurretaraino eramaten, eta batez ere Armotoaren kasuan, bidetik kanpo eta nahiko paraje nahasietan barrena ibili beharko dugu. Ibilbide hau, beraz, mendian ibiltzeko ohitura eta orientazio tresna egokiak eskatzen du.
Ibilbidea izabatik Uztarrotzerako errepidean hasten da, herritik 100 bat metrora,zur biltegi baten parean. Kartel bat ikusiko dugu. Berehela zabortegi batera iritsiko gara (!) Zabortegiaren ezkerraldean bidexka bat hartuko dugu, zerrategiaren hesiaren parean. Berehala toki izugarri hori atzean utzi eta bide egoki eta markatu batek sigi-saga igoko gaitu Kurutxagako hegian gora. Ez dago bidea galtzerik, ederki markaturik baitago. Larraburuako lepo ia antzemanezinean (967m) seinale bat ikusiko dugu, eta bidexka bat elkartuko zaigu, Belagoako errepidetik datorrena. Guk igotzen jarraituko dugu, gogorki batzuetan. Berehala mendiaren mendebaldeko isurialdera igaro eta basotik aterako gara. Ezpelak eta harriak hartuko dute zuhaitzen tokia. Paisaia ere zabaldu eta Erronkariko mendien ikuspegi ederra izanen dugu. Gainaldera iritsi orduko, seinale zuri-horiek ipar-ekialdera jarraituko dute. Guk, ordea, hego-ekialderantz eginen dugu, ezpeletan loturiko plastikoei jarrituz. Bidea ez da zuzenean Ardibidegaineko gailurrera joaten: lehenago, talai ikusgarri batetik igarotzen da, nondik eguneko ikuspegirik zoragarrienak izanen baititugu. Orain biderik gabe eta markarik gabe, gora jarraituko dugu, ipar-mendebalderantz. Berehala iritsiko gara Ardibidegaineko gailurrera, ezpelen arteko larre txiki bat, markarik gabea.
Gailurretik iparralderantz joko dugu, bidexkak jarraituz. Markarik ez dago, baina aski dugu beti mendiaren gainaldetik joatea. Uneren batean ezpelak itxiko direla eman arren, ez dugu zailtasun handirik hurrengo lepora iristeko.
Lepo eder batean egonen gara. Erdian, bunker bat eta goian, Armotoako hegoaldeko gailur harritsua. Bide markatua gure ezkerretik dago, lepoa baino beheraxeago. Hartu eta Armotoako hegoaldeko gailurra mendebaldetik inguratuko dugu. Garai batean hara igo nintzen, eta nahiko itxita zegoen, zuen esku saiatzea...
Armotoako gailur nagusira igotzeko bi aukera: bata bide markatuari jarraitu, eta Armotoako gailurra atzean utzi. Martiaberroa parajean Mintxatetik datorren bidea elkartzen zaigunean, bide hori utzi eta mendiaren bizkarretik igoko gara hego-ekialderantz gailurreraino.
Bigarren aukera laburragoa baina "menturazaleagoa" da. Mapan eta trackean duzue, baina ez da publiko guztietarako: mendian ibiltzeko ohitura eta pazientzia apur bat behar dira. Armotoako bi gailurren arteko lepoan -gailur nagusitik hegoaldean- bidexkak elkartuz igoko gara basoan gora. Berehala goiko malkarrera aterako gara. Kontuz ibiltzeko moduko parajea da, nahiko arriskutsua elur edo izotzarekin. Halakoetan, hobe genuke guk jaisteko erabili genuen bidea, gailurra mendebaldetik inguratzen duena. Garai batean bidexkan zeuden basoan, baina egun hainbat zuhaitz erorik zailtzen dute igoera. Hala ere, arrisku txikiagokoa da malkarreko bidea baino. Bi bideetatik gailurrera iritsiko zarete, talaia dotore bat inguruko mendien gainetik.
Jaisteko, bide markatua Armotoaren azpiko lepoan berriz hartu besterik ez dugu egin beharko, eta Izabaraino jarraitu.

AdjuntoTamaño
ARMOTOA.gpx109.67 KB
Imágenes