Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by inaxio on 2010, Septiembre 20 - 14:36.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Pasai Donibane

Jaizkibelgo itsasaldeko amildegien gainetik egindago ibilibide ederra eta gogorra. Hondarribia eta Pasai Donibane aldean bat egiten du bideak Jaizkibel gainetik doan Talaiako ibilbidearekin (marra zuri-gorriak), baina bestela itsaertzetik jotzen du honek. Marra zuriz markatuta dago, nahiko ondo, baina tarteren batean zalantzak ere sortu daitezke.

Submitted by zuriain on 2010, Septiembre 18 - 09:07.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Suriain sakaneko pista

Erregerena Artesiaga mendatetik igotzen da, eta hau izan daiteke alternatiba zailago bat.
Ibilbide hau nahiko basatia da, eta bidetik kanpo ibiliko gara zenbaitetan, pagadietan barrena, eta malda handiko hegietan. Beharrezkoak izanen ditugu orientazio tresnak, basoan arrasto gutxi topatuko baitugu orientatzeko.

Submitted by zuriain on 2010, Septiembre 18 - 09:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Negusaroia

Artesiaga mendatearen errepidean hasiko dugu txangoa. 12. kmaren inguran, Negusaroi izeneko borda eder batzuen ondoan bide zabal bat hasten da. Bidea borden gainean pasatu eta zuzenean hegoalderantz jotzen du, eta berehela Trepako lepoan jarri. Hemendik igoera labur batek bakarrik bereizten gaitu tontor eder honetatik. Paisaia zabalak dira, baina gailurreraino iristen den basoak apur bat eragozten digu ikusmira.

Submitted by zuriain on 2010, Septiembre 13 - 08:36.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA San Frantziskoren lepoa

Aezkoa Hiriberritik aterako gara. Hiru kilometro pista saihestu nahi baldin baditugu, autoz joan gaitezke San Frantziskoren leporaino. Bertan, hego-ekialderanzko pista hartu (eskuinetara). Saihesbideei kasurik egin gabe, kilometro bat inguruan ibilitakoan, eskuinaldeko txarrantxan ataka bat bilatuko dugu. Ez dago nahasterik, bakarra baita. Txarrantxaz bestaldera, baso trinkoan gora hasiko gara, bidexkak elkartuz, landaretza tunelaren azpian. Ez dago aparteko zailtasunik: hiru larre zeharkatuko ditugu (ni haien ezkerretara dagoen bidexka batean barrena joan nintzen.

Submitted by zuriain on 2010, Septiembre 10 - 08:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eugi-Aldude arteko errepideko 34. kma

Ibilbide honek, zati handi batzuetan ez du biderik segitzen, eta malda handiko hegietan barrena dabil. Track eta mapan guk egindako bidea erakusten da: batzuetan pistak eta bidexkak erabiliz, beste batzutean zuzenean basoan barrena eginez. Basoa garbia da eta ez digu zailtasun handirik jarriko. Ezinbestekoa izanen da orientazio tresnak eta mapak eramatea.

Submitted by inaxio on 2010, Septiembre 6 - 23:34.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturraran
Esquema Iturraran - Pagoeta - Aia - Agorregi - Iturraran

Itzuli ederra Pagoetako Natur Parkean barrena. Ibilbideak Pagoetako monumentu megalitikoak bilatzen ditu bereziki, ez doa tarte batzuetan ohiko bidetik. Agorregiko Burdinola eta Iturrarango Parke Botanikoa ezagutzea merezi duten bazter ederrak dira.

Submitted by inaxio on 2010, Agosto 29 - 21:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Jaitz (Salinas de Oro)
Esquema Jaitz - Erreka - San Jeronimo ermita - Peña Grande - Esparatz - Oiakarizketa - Jaitz.

Ibilbidea "zaila" dela jarri dut, baina zailtasun hori Peña Grandeko igoerari dagokio. Eta zailtasuna ez da horrenbestekoa, baina inor oharkabean saiatu ez dadin jarri dut, ez baita umeekin egiteko moduko igoera.

Submitted by Jose on 2010, Agosto 26 - 11:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Azpegiko lepoa
Esquema Azpegiko lepoa - Mendilatz
Submitted by zuriain on 2010, Agosto 24 - 17:48.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zilbeti

Zilbeti herrian hasiko dugu ibilbidea. Pista gogaikarriko zati batez libratzeko, autoa 600 metro aurrerago utz dezakegu, pista bitan banatzen den tokian -ikus mapa-. Ezkerreko adarretik hasiko gara. Pistak mendia mendebaldetik inguratzen du, pagoen itzalpean. PR baten adierazgarri hautsia duen bideari ez diogu kasurik eginen, eta pista nagusian gora jarraituko dugu. Berehala, autoa utzi dugun tokitik 500 bat metrora, beste pista ez hain garbi bat ikusiko dugu ezkerraldean. Pista edo bide hori hartuko dugu. Landaretzak bidea ixteko mehatxua egiten du, baina zailtasunik gabe egiten da gora.

Submitted by inaxio on 2010, Agosto 22 - 12:40.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Brinkola
Esquema Brinkola (Trenbidearen gaineko pasabidea) - Elortxiki - Arranoaitz - Arripillata - Oamendi - Brinkola