Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, Junio 3 - 08:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarragako mendatea

Ez da hau Eskalaborroko gainetara egin daitekeen txangorik interesgarriena -nire ustez, Dorraoko San Pedroko ermitatik abiatzen denak du ohorea- baina bai errazena, ezin ederragoa izateaz gain.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 31 - 14:05.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Napari

Zalantzarik gabe Idokorri mendira igotzeko egin daitekeen txangorik ederrena Aspurgi aldetikoa da, Santa Kolonbako arroila zeharkatu eta sigi-saga mendiaren ekialdeko isurialdean gora.
Hala ere, ez da hori aukera bakarra. Napari herritik ere abia gaitezke txango agian ez hain erakargarri, baina behintzat desberdin bat egiteko.

Submitted by Jose on 2010, Mayo 30 - 20:23.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Agorta
Esquema Agorta - Arrapaitz iturria - Murumendi
Submitted by Jose on 2010, Mayo 30 - 19:38.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Atxabiribil
Esquema Atxabiribil - Kukulumendi - Kurtziomendi - Arrizabala - Bustintza - Barrika
Submitted by zuriain on 2010, Mayo 28 - 11:37.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa

Ibilbide honek mendian ibiltzeko nolabaiteko ohitura eskatzen du, hainbat zati bidetik kanpo egiten baitira, eta nahiko inguru maldatsu eta harritsuan batzuetan. Orientazio tresnak gomendagarriak oso.

Submitted by ibusg on 2010, Mayo 24 - 21:37.
Categorías Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa

Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da.

Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m).

Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 24 - 11:28.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Caserio del Monte (Tafalla-Artaxoa errepideko 19.6 km)

Tafallatik Artaxoara doan errepidearen 19.6 kilometroan, eskuin aldera etxe multzo txiki bat ikusiko dugu. Caserio del Monte izenekoa da. Haren ondoan ibilbide baten kartela dago, erabat ezabatuta. Haren ondoan aparkatu eta pistan gora joanen gara, soro eta zuhaitz bakanen artean. Pista gurutze batean, suteen behaketarako etxola bat ikusiko dugu. Sarrea gainaren gailurretako bat da. Zuzenean igo gaitezke hara. Benetako gailurra iparralderago dago. Horretarako, iparraldera jotzen duten bi pistetatik edozein hartuko dugu.

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 24 - 10:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iturgoien

Iturgoiengo goi aldetik aterako gara mendebalderantz igotzen den pista zabal batetik. Riezuko arroila hurbiltzen denean, norabidea aldatu eta zuzenean iparralderantz joko du pistak. Ez diegu saihesbideei kasu eginen. Pista goiko larreetara ateratzen denean, murru bat ikusiko dugu, eta ataka bat haren erdian. Ataka zeharkatu eta iparrerantz joko dugu, Mugagako bizkarra begien bistan dugularik. Ez dago bide zehatzik, baina hoberena -ikus mapa- gailurraren azpi-azpira jo eta murruko irekidura batetik sartzea izanen dugu hoberena. Harria nagusituko da gailur zabalera iritsi ahala.

Submitted by Jose on 2010, Mayo 22 - 12:25.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturriotz
Esquema Iturriotz - Gazume - Zelatun - Hernio - Zelatun - Iturriotz
Submitted by zuriain on 2010, Mayo 12 - 08:15.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Larraona

Larraonatik hego-mendebalderantz aterako gara, pista zabal batetik. Bidegurutze batean estela bat ikusiko dugu. Eskuineko pista hartuko dugu. Pista pixkanaka igoko da, baina berehala hegoalderantz egin eta jaisten hasiko da Artasubielako zubiraino. Arroil eder batean gaude, eta Castilloaren goiko harriak ezkerraldean ikusiko ditugu. Pistak Castilloren leporaino eramanen gaitu. Han pista utzi eta zuzenean ekinen diogu malda gogorrari, bidexka estuak jarraituz. Laster, belarrak harriari emanen dio bidea.