Arrarats-Begaña-Irumugarrieta-Orobikolarre-Goiko Soroa

Enviado por zuriain el 2010, Agosto 2 - 19:49.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrarats
Relacionados »Arrarats-Begaña-Irumugarrieta-Orobikolarre-Goiko Soroa (ibilbide) »Irumugarrieta (mendi) »Begaña (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Arrarats-Begaña-Irumugarrieta-Orobikolarre-Goiko Soroa
MAPA: Begaña, Irumugarrieta, Orobikolarre, Goiko Soroa

Ibilbide egokia bero egunetarako, bide gehiena hostapean eginen baitugu. Arrarats herrian hasiko dugu ibilbidea. Elizaren ezkerretik pista zabal bat hasten da. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Otsolako larreetara eramanen gaitu ordu laurden batean. Ez gara larreetan gehiegi barneratuko. Berehala zurezko gezi bat ikusiko dugu eskuin aldean. Pista bat sigi-saga eramanen gaitu Arketako lepora Ozpegaiña eta Begaña mendien artean. Hemen bidea utzi eta zuzenean ekinen diogu Begañako bizkarrari, hego-ekialderantz. Bidexka ez oso markatu batek pagadiaren erditik eramanen gaitu gailurreraino, non buzoi zahar baina ongi kontserbaturiko bat zain izanen baitugu.
Ibilbidea jarraitzeko Intsustiko lepora jaitsi behar dugu. Guk zuzenean egin genuen, pagadi garbian barrena, baina orientazio tresnarik izan ezean, hobe duzue Arketako lepora itzuli eta bide markatuari jarraitzea.
Intsustiko lepoan gezi adierazgarri batzuk ikusiko ditugu. Guk ipar-ekialderantz eginen dugu, GR markak dituen bide batetik. Laster, bidea bitan banatuko da. Ezkerraldeko adarra hartuko dugu, markak dituena jaitsierako erabiliko baitugu.
Gure bidea pixkanaka galduko da Irumugarrietako gainaldera iritsi ahala, baina basoa garbia da eta ez digu trabarik jarriko. Irumugarrietako gailurra, 1044m, pagadiaren baitan, mugarri bat eta tako geodesiko bat ikusiko ditugu.
Bide eder bat hartuko dugu gailurrean ipar-mendebalderantz. Lepo zabalean basoa piskanaka xaretu eta Orobikolarreko bizkarra garoen artean igoko dugu. Gailur laua eta ez oso nabarmena da, baina paisaia oso zabalak eskaintzen ditu.
Irumugarrieta eta Orobikolarre arteko lepora itzulita, maldan gora hasi orduko beste bide bat ikusiko dugu ezkerraldean. GRaren markak ikusiko ditugu. Bide honek Irumugarrietako ipar hegian gora egiten du eta mendi honen eta Goiko Soroaren arteko lepora iristen da. Hortik, txango laburra eginen dugu Goiko Soroko gailurreraino. Lapiaz ez oso deseroso bat zeharkatuta, gailur nabarmen baina ikuspegi urriko honetara iritsiko gara.
Jaisteko, Irumugarrietako lepora itzuli eta markei jarraituz Intsustiko lepora jaitsiko gara. Ezkerraldeko bidea hartu (hego-ekialdera) eta pista zabal batek inolako zailtasunik gabe utziko gaitu Arraratsen.
On egin!

AdjuntoTamaño
begaña-orobikolarre-goiko soroa.gpx137.43 KB
Imágenes