Mugaga Iturgoiendik

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 24 - 10:20.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Iturgoien
Relacionados »Mugaga (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Iturgoiengo goi aldetik aterako gara mendebalderantz igotzen den pista zabal batetik. Riezuko arroila hurbiltzen denean, norabidea aldatu eta zuzenean iparralderantz joko du pistak. Ez diegu saihesbideei kasu eginen. Pista goiko larreetara ateratzen denean, murru bat ikusiko dugu, eta ataka bat haren erdian. Ataka zeharkatu eta iparrerantz joko dugu, Mugagako bizkarra begien bistan dugularik. Ez dago bide zehatzik, baina hoberena -ikus mapa- gailurraren azpi-azpira jo eta murruko irekidura batetik sartzea izanen dugu hoberena. Harria nagusituko da gailur zabalera iritsi ahala. Bertan erpin geodesikoa, txartelontzia eta eraztun tumulu bat ikusiko dugu.
Aukeran izanen dugu iparralderantz jo -kainak daude- eta Iturgoiengo baselizaraino iristea. Hala eginez gero, agian hoberena pista zabaletik jaistea izanen dugu.
Gu mapek Mugaga bis bezala izendatzen duten beste gailur batera joan ginen -ikus mapa-. Behin gailur xume honetan, markak jarraituko ditugu tarte batez, baina horiek azkeneraino jarraituz gero, Riezu herrira eramanen gintuzkete. Horregatik, markek pista zabala zeharkatu eta arroilean behera hasten direnean, guk pistari jarraituko diogu. Igotzerakoan erabili dugun pistarekin bat egiten dugunean, gu aurrera -ekialdera- jarraitu eta murru batez hesituriko zelai luze baten kanpoaldetik -ekialdetik, ikus mapa- eta Bagalasta izeneko arroil batean behera hasi ginen. Hasierako bidexka ez oso markatua laster bide egokia bihurtuko da. Bideak Iturgoien gaineko San Martingo harrien ondotik pasatu -zailtasunik gabe iris gintezke talaia horietako batera eta paisaia zabalaz gozatu- eta zuzenean Iturgoienera jaisten da. On egin!

Imágenes

****