Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 12 - 11:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Biguria

Esparatz Biguria herritik. Ezohiko ibilbidea mendi hau eta, aukeran, Peña Grande harria ere igotzeko. Bide ederra da, markarik gabea baina nahiko garbia eta zailtasunik gabea. Peña Grande igotzeko eskalada nahiko zaila (III) egin behar da, oso arriskutsua izan daitekeena. Hemen ez dut honen tracka jarri.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 12 - 11:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkueko mendatea

Tanporrene, Azimendi, Eztelegi eta Urdanatz mendiak Egozkueko mendatetik. Eztelegiko talaia bisitatzen da, inguruko mendien ikuspegi ederra edukitzeko. Kontuz ibili behar da, batez ere bidetik kanpoko zatietan, edo eguraldi kaskarra dagoenean.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 4 - 12:46.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Irantzuko monasterioa

Urbasako mendi hauek ezagutzeko txango ederra, Irantzuko monasteriotik abiaturik. Pista eta bide ugari daudenez, ez da zaila izanen jaisteko beste bide bat aurkitzea, baina kontuz ibili behar da eta seguru ez bagaude, etorritako bidetik itzuli, basoak eta malkarrek bidea zaildu egin baitezake. Krezmendi eta Guremendiko balkoien artean bada paraje ezin ederrago bat harkaitz erraldoi bitxiz osaturik, bisita merezi duena.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 4 - 09:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Kaseda eta Zarrakazkelu arteko errepideko 21,5 kma

Kaseda eta Zarrakazkelu arteko errepideko 21,5 kman abiatzen den pista hartuko dugu eskuinetara. San Pedro igo ondoren, Peñas Altas-eko gainera igoko gara, inguruko eskualdearen gaineko ikuspegi are ederrago bat izateko

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 3 - 11:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ganburu

Gardetik kilometro batera, Aragoiko mugaren norabidean, errepidearen ezkerraldean hasten den pista zabalean hasten da ibilbidea. Ganbuluzeako sakanean gora eginen dugu apur batez, baina berehala utziko dugu pista nagusia, Zuberoako baseliza doana. Pista utzi eta gora egiten dugun heinean, bideak ezabatu egiten dira, eta batzuetan basoan barrena ibili behar da, deserosoa gerta daitekeena. Azkenean, bidexkak Lopezen lepoan utziko gaitu, Puntabarrenatik ekialdera. Beste aukera seguruago baina agian ez hain zirraragarri bat da pista zabalean gora egitea Iñariko lepora iritsi arte.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 3 - 11:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze

Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze eta Erronkari lotzen dituen pistaren punturik gorena, izanen dugu abiapuntu.
Ibilbide laburra baina zaila landaretzagatik Araingo azken zatian. Gainerakoan, bide egokiak daude. Txango berean Argible eta Arain mendiak elkar daitezke. Ikus erantsitako mapa.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 3 - 11:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze

Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze eta Erronkari lotzen dituen pistaren punturik gorena, izanen dugu abiapuntu.
Ibilbide laburra baina zaila landaretzagatik Araingo azken zatian. Gainerakoan, bide egokiak daude. Txango berean Argible eta Arain mendiak elkar daitezke. Ikus erantsitako mapa.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 3 - 10:59.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Xinborreneko borda, Lantz

Ibilbide ederra, pagadi ospeletan barrena. Xinborreneko bordan utz dezakegu autoa eta hala hainbat kilometroko pista nekagarria saihestu. Pista, nolanahi ere, ez zegoen oso egoera onean 2008ko udan. Gainerakoan, bidea ezin ederragoa da.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 16:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orraungo harrobia, Peñarteako arroila

Alaitzeko mendilerro nagusiko gailurrak igotzeko ibilbide luze eta atsegina, Muru-Artederretaren ondoko errepideko 71. kman hasten den pista hartu eta eskalada eskolako aparkalekuan hasiko dugu ibilbidea, Peñarteako arroilean gora. Bidea harri pilez dago markaturik, baina arretaz ibili behar da batzuetan bidea ez galtzeko, batez ere larreak zeharkatu eta berriz ere basora sartu behar den tokietan. Azken gailurra, Bagadigorri, egiteko kontuz ibili behar da, eta markaturiko bideari jarraitu, basoa berez nahiko itxia baita.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 14:44.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Koronasko mendatea

Txango atsegina, bide ederretan barrena. Autoa Koronas mendatean utzi eta hegoalderantz igotzen duen pista hartuko dugu. Tracka jarraitu eta goiko zelaietara aterako gara, Borreguil begien bistan. Ollateko lepora hurbildu ahala, hainbat trikuharri ikusteko aukera izanen dugu (ikus Lezinera mendiko orria, edo monumentu megalitikoen atala) Ez gara Ollatera aterako, eta basoan gora eginen dugu, bide eder batean barrena, pagadiaren itzalpean. Gailurrean harria nagusitzen ikusiko dugu.