Lareoko tontorrak

Enviado por Jose el 2009, Julio 4 - 08:52.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Erraza
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti – Lareo – Agaotz – Leizadi – Agaotz – Sarastarri – Lareo – Lizarrusti
Relacionados »Leizadi (mendi) »Agaotz (mendi) »Lareoko tontorrak (ibilbide) »Sarastarri (mendi)
Gora-behera600 m
Luzera13.5 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lareoko tontorrak
Lareoko tontorrak

Sarastarri, Agaotz eta Leizadiko tontorrak gorabehera txikiko mendi-bizkar leun batez lotuta daudenez, erreza eta atsegina da hirurak ibilaldi batetan elkartzea. Lizarrustiko mendatea abiapuntu egokia da horretarako, tartean Lareoko paraje ederretatik igarota.

LIZARRUSTI (616 m.)

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

LAREO (740 m.)

Lareotik Sarastarri edo Agaotzera igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Hemen azaltzen den ibilbideak marka berriak jarraitzen ditu.

Urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzean, urtegia inguratzen duen bide zabalean zehar ibiltzen goazela, bidezidorraren hasiera adierazten duten marka zuri-gorriak ikusiko ditugu, lurrean, harrietan eta zuhaitzetan. Bide honek hasiera batetan sigi-saga egiten du gora. Gero mendebalde norabidea hartzen du, eta Sarastarriren hegoaldeko malda zeharkatzen du, pixkanaka altuera irabaziz, basoan barrena beti, Agaotz eta Sarastarri arteko zelaigune aldapatsura iritsi arte. Zuzen-zuzen aurrera egingo dugu, itxitura batetarantz, eta ondoren lepora igoko gara. Hego-ekialderantz bizkarra jarraituz Agaotzeko tontorra harrapatuko dugu.

AGAOTZ (973 m.)

Hurrengo helburua Leizadi da. Bertara iristeko, mendi-bizkarra hegoalderantz jarraituko dugu, Ganalde lepora jaitsiz. Bizkarrean aurrera eginez, pagoz estalita dagoen Leizadiko kaskora hurbilduko gara. Azkenengo metroak haitzartean egin beharko ditugu.

LEIZADI (921 m.)

Etorritako bide beretik Agaotz eta Sarastarri arteko lepora itzuliko gara, eta gandorra ekialderantz jarraituko dugu, Sarastarriko tontorraren bila.

SARASTARRI (996 m.)

Tontorretik metro batzuk jaitsita, Lareotik igotzeko jarraitu dugun bidea aurkituko dugu, eta bertatik Lareora jaitsiko gara lehendabizi, eta Lizarrustira gero, ibilaldiari amaiera emanez.

LIZARRUSTI (616 m.)

AdjuntoTamaño
Lareo - Agaotz - Leizadi - Sarastarri.zip8.91 KB
Imágenes