Rutas: Joan-etorria bide beretik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 13:12.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eaurtako mendatea

Zaraitzuko mendi ez oso ezagun hau igotzeko ibilbide erraza, betiere bidean barrena. Lehen kilometroa autoz egin dezakegu, pista oso egoera onean baitago, baina paisaiaz gozatu nahi izanez gero, ederragoa da oinez egitea.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 13:05.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorza (Zaraitzu)

Arburua mendia igotzeko ibilbide labur eta erraza. Betiere bide egokietan barrena. Baseliza eta behatoki aparta bisitatuko dugu lehen eta gero, mendiko gailurrera joan: zuhaixken artean erdi ezkutaturiko txartelontzi bat.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 12:54.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Hiriberri-Artzi

Hiriberrin lurrezko pista bat hartu behar da ipar-mendebalderantz hasi eta berehala iparrerantz zuzen igotzen dena. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Ortxolako lepoko zelaietan jarriko gaitu. Hemendik zuzenean mendebalderantz joz iritsiko gara tontorrera. Bertan pagadi zabala hasten denez, ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina bide osoan zeharreko ikuspegiak ezin ederragoak dira.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 12:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Josepita lepoa

Pausaran mendia Josepita lepotik. Gorraitz edo Imizkotzetik iritsi gaitezke haraino, autoz zein oinez. Imizkotzeko pista oso egoera txarrean zegoen 2008an. Bide egokietan barrena igoko gara. Eskalada erraz bat egin beharko da azken zatian, baina arreta eta kontua eskatzen duena. Gailurrerainoko azken metroak -20 bat- sasiak harturik daude.
Txango hau Elkerekin elkar daiteke, baita Jaun Done Jakue mendiarekin ere.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 2 - 11:15.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otano

Alaitz mendilerroan ukitu gabe gelditzen zen mendi bakarrenetakoa zen hau, azken aldian erasoa jasan eta orain antena eta pistek urratu dute. Iruñerria suntsitzen ari gara. Ibilbidea, nolanahi ere, eder eta erraza da.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 1 - 14:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erronkariko errepidea

Ibilbide luzea, Kukula mendia igotzeko. Ibilbide hau ez da batere gomendagarria euri sasoian Pintano ibaia hainbat aldiz zeharkatu behar baita. Azken txanpa burdinazko sirga baten bidez egin behar da, batzuentzat zaila gerta daitekeena.

Enviado por zuriain el 2009, Diciembre 1 - 14:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzetako Ola

Mendilatz gaina igotzeko ibilbide erraz eta atsegina. Nahi izanez gero, lehenbiziko kilometroak autoz egin ditzakegu, errepide estu baina ongi zaidua baita. Autoa Bizkondeko bordaren ondoan utz genezake. Mendilatzeko bizkarrean ez dago biderik eta arriskutsua izan daiteke lainoa edo eguraldi txarra dagoenean. Kontuz ibiliko gara halaber ibilbidetik atera eta Mendilatzeko hegietan barrena egiten badugu, lapiaz deseroso batekin topo eginen baitugu.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 18:50.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Bagargiak lepoa

Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 16:20.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Meharroztegiko lepoa

Errola, Otsamunho eta Osatxar Meharroztegiko lepotik. Txango ederra, biderik gabe baina zailtasun handirik gabe, Aldudeko bazter hauek ezagutzeko. Kontuz ibiliko gara, nolanahi ere, eguraldi txarra eginez gero.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 15:07.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ibañeta mendatean hasten den pista.

Girizu, Urtarai eta Lindus mendiak Ibañeta mendatean hasten den pista zabaletik. Autoa 1.1 kilometroan utzi, ehiztari etxoloa dotore baten ondoan eta bideari lotuko gatzaizkio.