Ibilbideak: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 7 - 09:35
Kategoriak Bizkaia, Zigoitia
ABIAPUNTUA Etxaguen
Eskema Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen

Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian.

Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita da eta leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.

Xabiaram-k sortua, 2018, urria 23 - 21:58
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Martin (Amezketa)
Eskema San Martin (300m) - Larrondoa (700m) - Artubi (1263) - Urakorri - Beoin - Aldaon (1409m) - Aintziriko Ordeka - Amezketa erreka - Burutzuzingo meatzeak - Ollarkan - Andreona - San Martin

Ibilbide hau 300 metroko garaieran dagoen Amezketako San Martinetik abiatzen da, lehen kilometroa Altunegi auzoko bidean egiten da, orduan gurutzebidean erdian dagoen senda hartzen da Larrondoa (700m) aldera, hemen gainean trikuharri pare bat ikusi ahalko ditugu bidetik oso hurbil.

Xabiaram-k sortua, 2018, abuztua 29 - 21:47
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Kontienda
Eskema Kontiendako Eski Estazioa(1.680m)-Añelarra (2.360m)-Pescamou Lepoa (1.918m)-Kontiendako Eski Estazioa

Añelarra mendira ibilaldia Kontiendatik.
Txangoa Kontiendako Eski Estazioko aparkalekutik abiatzen da (1680m),
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92373.jpg
eta lehen zatia eski pistetatik bertatik egiten da Kontiendako putzuraino (30min.) ekialderako norabidean.
http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92372.jpg
Putzu honetan bertan hego-mendebalderako norabidea hartzen dugu eta horri jarraitzen diogu 1900m. inguruko garaiera iritsi arte (30 min.)

Xabiaram-k sortua, 2018, abuztua 24 - 21:23
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabarze
Eskema Belabarze (1.020m)-Belabarzeko Ordokia-Belabarzeko Oihana-Ezkaurreko Pasabidea (1.630m)-Ezkaurre tontorra (2.045m)-Ezkaurreko Iboia-Ezkaurreko Pasabidea-Belabarzeko Oihana-Belabarzeko Ordokia-Belabarze (1.020m)

Txango polit bat Euskal Herriko bi mila metroko mendi batera. Ibilbide osoa Euskal Herrian barna eginez gainera, ez Aragoi aldeko istorio horiek bezala.

inaxio-k sortua, 2018, uztaila 2 - 19:51
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Hiriberri
Eskema Hiriberri - Berastegiko harratea - Madalen - Olazabal - Aritzabal - Urbarango harratea - Hiriberri.

Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere.

inaxio-k sortua, 2018, apirila 16 - 21:22
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Irurtzun
Eskema Irurtzun - Sarobe - Irurtzun

Ibilbideak mendiaren bizkar guztia zeharkatzen du, ertzari jarraituz. Zailtasun bakarra bizkarrera igotzen den pasartean dago, ez baitago erraz jarraitzeko moduko arrasto nabarmenik. Itzulera hegoaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabal eta erosoan barrena egiten du.

inaxio-k sortua, 2017, iraila 16 - 10:05
Kategoriak Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Goizuetako errepidea
Eskema Goizuetako errepidea - Añarbeko pista - Urtegiaren hasierako tunela - Presa - Goizuetako errepidea.

Añarbeko urtegiaren itzulia, urtegia inguratzen duen pista zabala baliatuta. Pista egoera onean dago gehienean eta ez du gora-behera handirik, baina badira oso kontutan hartzeko zenbait zailtasun.

ietxaburu-k sortua, 2017, maiatza 8 - 11:02
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Logibar (Zuberoa)
Eskema Logibar-Holtzarteko zubia-Ardaneko etxolak-Otxogorrigaina-Pistako etxolak-Holtzarteko zubia-Logibar

Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.).

inaxio-k sortua, 2017, urtarrila 1 - 12:05
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Leaburu
Eskema Leaburu - Erroizpe - Lagarte - Gazteluko Harkaitza - Arburu - GR9 - Gaztelu - Leaburu

Ibilbide ederra, Lagarteko gain guztiak igo eta Leaburu eta Gazteluko hainbat bazter ezagutzeko. Lau gainetara igotzen da bidea, baina gora-behera txikia da guztietan.

Arreta jarri beharra dago halere Gazteluko Harkaitzaren igoeran, xenda egokia atzeman eta eta tontorreko haitz-mutur zorrotzen artean ibiltzeko (ez igo hara umeekin).

Luzetxo iritziz gero Gaztelutik abiatu zaitezkete, bada bide egoki bat (PR) Erroizperen Mendebaldeko bizkarrera eramango zaituztena.

inaxio-k sortua, 2016, abendua 7 - 17:52
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Urkizu
Eskema Urkizu - Lizarbakarra - Herniozabal - Uraitz - Aizpel - Ernio - Urkizu.

Herniozabalgo igoera eta aurreragoko ibilbidearen zati bat GRaren arrasto zuri-gorriei jarraiki egiten da gehienean. Arrasto honek ordea Aizpel gaina saihestu egiten du, beraz, tarte horretan, arrastoa utzi eta bizkarrean gora egin beharko dugu.

Zelatundik itzultzeko, berriz, beste GR bati jarraitu behar diogu zenbait kilometrotan, baina halako batean, bidegurutze batean, GRa utzi eta aldapan gora egin beharko dugu, Bidaniako bidea utzi eta Urkizu aldeko pistara igotzeko.