Ibilbideak: Maruri-Jatabe

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2016, urria 12 - 10:58
Kategoriak Bakio, Maruri-Jatabe
ABIAPUNTUA

Jatara igotzeko biderik errazena izango da honako hau, ziurrenez. Bakio eta Armintza arteko errepidetik komunikazio antenetara iristen den bidea baliatzen du tontorrera gerturatzeko. Porlanezkoa da bide hau hasieran, eta kotxearekin nahiko gora igo daiteke. Atsedenlekua baino zertxobait gorago, ur depositu baten ondoan dagoen bidegurutze bat izan daiteke abiapuntu egokia.
Bide zabal honetatik gorantz jarraituz, laster desagertuko da porlana, hartxintxarrezko bide bihurtuz. Aldapa leuneko zuzengune batek Jatako bi tontorren arteko lepora eramaten du.

Jose-k sortua, 2012, azaroa 11 - 12:06
Kategoriak Bakio, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Plentzia
ABIAPUNTUA Plentzia
Eskema Plentzia - Ermua - Armintza - Urizarmendi - Jata - Bakio

GR 123 Bizkaiko Biraren 1. etapa Plentziatik abiatzen da, eta Bakio du helmuga, hiru tontorretatik pasa eta gero: Ermua, Urizarmendi eta Jata. Mendi apalak izan arren, ibilbideak gorabehera asko ditu, eta ondorioz kostaldeko etapen artean gogorrena dela esango nuke.

Nahiko asfalto gutxi zapaltzen da. Mendi bide erosoak jarraitzen dira gehienean. GRaren seinale gutxi batzuk baino ez daude (2012ko udazkena), eta GPSaren laguntza eskertzen da zenbait tartetan.

Jose-k sortua, 2011, urria 16 - 14:58
Kategoriak Maruri-Jatabe
ABIAPUNTUA Ergoien (Maruri-Jatabe)
Eskema Ergoien – Jatabienerdia – Jata – Ergoien