Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere.
Rutas: Euskal HerriaLurraldeakIbilbide motaEnviado por inaxio el 2018, Julio 2 - 19:51.
Ibilbide ederra iruditu zait, Madalengo gandorrekoa bereziki, baina baditu bere zailtasunak ere. Enviado por inaxio el 2018, Abril 16 - 21:22.
Ibilbideak mendiaren bizkar guztia zeharkatzen du, ertzari jarraituz. Zailtasun bakarra bizkarrera igotzen den pasartean dago, ez baitago erraz jarraitzeko moduko arrasto nabarmenik. Itzulera hegoaldeko hegia zeharkatzen duen pista zabal eta erosoan barrena egiten du.
Enviado por inaxio el 2017, Septiembre 16 - 10:05.
Añarbeko urtegiaren itzulia, urtegia inguratzen duen pista zabala baliatuta. Pista egoera onean dago gehienean eta ez du gora-behera handirik, baina badira oso kontutan hartzeko zenbait zailtasun.
Enviado por ietxaburu el 2017, Mayo 8 - 11:02.
Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.).
Enviado por inaxio el 2017, Enero 1 - 12:05.
Ibilbide ederra, Lagarteko gain guztiak igo eta Leaburu eta Gazteluko hainbat bazter ezagutzeko. Lau gainetara igotzen da bidea, baina gora-behera txikia da guztietan. Arreta jarri beharra dago halere Gazteluko Harkaitzaren igoeran, xenda egokia atzeman eta eta tontorreko haitz-mutur zorrotzen artean ibiltzeko (ez igo hara umeekin). Luzetxo iritziz gero Gaztelutik abiatu zaitezkete, bada bide egoki bat (PR) Erroizperen Mendebaldeko bizkarrera eramango zaituztena.
Enviado por inaxio el 2016, Diciembre 7 - 17:52.
Herniozabalgo igoera eta aurreragoko ibilbidearen zati bat GRaren arrasto zuri-gorriei jarraiki egiten da gehienean. Arrasto honek ordea Aizpel gaina saihestu egiten du, beraz, tarte horretan, arrastoa utzi eta bizkarrean gora egin beharko dugu. Zelatundik itzultzeko, berriz, beste GR bati jarraitu behar diogu zenbait kilometrotan, baina halako batean, bidegurutze batean, GRa utzi eta aldapan gora egin beharko dugu, Bidaniako bidea utzi eta Urkizu aldeko pistara igotzeko.
Enviado por inaxio el 2016, Octubre 19 - 19:59.
Beundako aterpearen ingurutik Hegoaldera luzatzen den bizkarrari jarraitu eta mahaien artetik pasata puntu horiz markatutako arrastoa bilatu behar dugu lehendabizi, Añarri errekara jaisteko. Hura zurezko zubi baten gainetik gurutzatu eta puntu horizko arrastoa bilatu behar dugu beste aldean, pistara igo eta hari 50 bat metrotan behera jarraituz. Iramendiren igoerari ekingo diogu arrasto horren laguntzaz, pagadian gora.
Enviado por inaxio el 2016, Octubre 9 - 22:00.
Musaioko tartea joanean nahiz itzuleran erraza da, bide zabal eta erosoetan barrena, baina Urkietako igoera nahiz gandorreko azken tartea zail xamarrak dira, bustia dagoenean kontuz ibili beharrekoak. Azken tarte horretan marka zuri-gorrien laguntza izango dugu, nahiz eta zaharkituta egon (2016ko urria).
Enviado por inaxio el 2015, Mayo 16 - 09:24.
Ibilbideak G11 bidea jarraitzen du tarte luze batean, igoeran, eta bide garbiak eta zabalak jarraitzen ditu gainontzean. Halere, Lesaka aldera jaisterakoan, Biurrana aldean, arrastoak porlanezko bidea utzi eta lasterbide batzuetan behera egiten du. Bidea zakar xamarra da tarte horretan, errazago duzue porlanezko bidean behera jarraitzea.
Enviado por inaxio el 2015, Abril 10 - 21:42.
|