Kalamua / Maaxa

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 768 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.543990, Y.4786290
WGS84 43.226249 N, -2.459609 E.
Abiapuntuak Arrate, Etxebarri, Ixua. (G.)
Gertu KALAMUA 2 trikuharria, OLABURU trikuharria, DIRUZULO trikuharria, Santumotz ermita, KALAMUA tumulua, KANPAIZULO tumulua, Akondia / Arrikurutz mendia, San Ildefonso santutxua, San Roman ermita, San Pedro ermita.
Lurraldeak Bizkaia, Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Kalamua / Maaxa
Tontorra mendebaldetik ©inaxio

Mendi erreza eta ematen duen baino politagoa. Gehienbat Artibaiko aranean daukan biztengatik eta baita egun berberean Urko mendia egiteko daukan aukeragatik. Umeekin eta mendian hasiberriekin joateko paregabea urtaldi osoan.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

Lotutako orriak

Max -> Maaxa

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Izen honen ahozko erak askotan euskarazko artikulua darama eta gainera -a- luzea ahoskatu ohi dute inguru horretako hiztunek. Ondorioz, badirudi zuzenena Maaxa idaztea dela. La forma oral de este nombre lleva a menudo el artículo vasco -a y además los hablantes locales suelen pronunciarlo con -a- larga. En consecuencia, parece que lo más adecuado es escribirlo Maaxa."

Bazen garai bat non kalamua

Bazen garai bat non kalamua mendixak beste izen bat zakan, kainamua hain zuzen ere, zeren berton dena zauan kainamu landarez beteta. Eta kristauek aldatu ein zeben, gaur egun duenaz jarriz (ez da asko aldau, baina...). Nire uste zapalian, hobe izango zen pinuan aldian landare hori landauta egotia, Amalurrantzako hobe ta gure beharretarako ere, ta ez bakarrik erretzeko!!!!!!!!!!!!!!

Gudari Eguna!

Atzo ospatu zen omenaldia Kalamuan \"Gudari eguna\" zelebratzeko. Aupa!!!

MOTORRAK

Zer pasatzen da kalamua aldian? nahikua da!! azken aldixan jun naizen guztixetan motorren batekin topau naiz. Kalamua ez da zirkuito bat!! mendi guztixa apurtuta lagatzen dabe,ta ez dot ezebe esango ateratzen daben zaratiaz.
Aste hontakua \"la reostia\" izan da, badakiu danok zela egoten dan bidia lokatzez josita, ta ein daben elurtiakin zelan geratu bihar dan, ba hori gutxi balitz jendiari ez jako gauza hoberik okurritzen motorrez gain todoterrenuekin igotzia bidia oindiok piska bat hobeto lagatzeko. Nun daoz forestalak, ertzainak... ?uste neban debekatuta zeguala. Besterik gabe, agur bat

Re: MOTORRAK

Aupa Unai kaña eman behar diogu motorzaleei eta todo terrenoan dabiltzanei eta eutsi goiari. Mou

lokatza

Urkarregi-KALAMUA-ARRIKURUTZ-URKO-Eibar ibilbidea egin dugu gaur. Kalamuarako bidea guztiz lokaztuta zegoen, nazkagarria.
Tontorretik aurrera, Arrikurutz eta Urkoruntz arazorik gabe ibili gara ikuspegi paregabea dastatuz, gaurko eguraldia zela eta.
5 ordu, hamaiketakoa eta guzti.

Kalamuari buruz.

Kalamua mendia belartsua da tontorraldean, azpian pinuak, batez ere, eta pagoak nagusi dituela. Igoerak bai Elgoibarretik (San Pedro auzotik, edo ta San Migueletik- Markinako mugan-) bai Eibartik (Arrate aldetik ) igo laike.
Bide politena San Migueletik dela esango naban; Erritik ia"carretera" ikutu gabe joan laike auzo onetara Santa Clara auzotik zuzen jota. San Migueletik Morkaiko media igo, errez errez, ikuspegi eder bat aprobetxatuz. Emendik "Hiru Iturri" iturrira ia ia lau dao eta bertatik Kalamura igoera aldapatsua. Igoeran Gipuzkoa eta Bizkaiko ikuspegi goxua eta aizea izango dira lagun. Jeisterakoan San Pedro auzoan edo Aubixa Baserrian zeozer "pikau" laike Elgoibarrera jeistera bazoaz edo Arraten Eibarrera bazoaz.
Beltaren denbora 4-5 ordukoa da norbera mendian moldatzen den trebetasuna kontuan izanda.