Ibilbideak: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2014, azaroa 4 - 22:44
Kategoriak Araba
ABIAPUNTUA Durruma (San Román)
Eskema Durruma - Atau mt. - Surbe - Mirutegi - Ballo - Bikuña mt. - Durruma
inaxio-k sortua, 2014, urria 21 - 19:57
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil
Eskema Uharte-Arakil - Beriain - Ihurbain - Unanu aldeko jaitsiera - Artzainen bidea - Uharte-Arakil

Ibilbidea Uharte-Arakilgo Itsasi auzoan hasi eta Kilometro bertikalaren arrastoa jarraitzen du lehenengo kilometroetan. Arrastoa nabarmena da. Hasieran ariztian barrena doa, aldapa handirik gabe, baina pagadira heldu orduko aldapa asko handitzen da eta ez du arnasa berritzeko betarik ematen gain aldera heldu arte. Kilometro bertikalaren bidea eta guk jarraitzen duguna lehenago bereizten dira: aldapa zakar batean gora egiten du kilometroarenak eta gureak aldapa leunagoak bilatzen ditu zeharbideak baliatu eta Ekialera joz.

inaxio-k sortua, 2014, urria 11 - 09:19
Kategoriak Iparraldea
ABIAPUNTUA Biriatu
Eskema Biriatu - GR10 - Xoldoko gaina - Osingo lepoa - Manddale - Ibardin - Urtegia - Kalbarioa - Biriatu

Biriatuko sarrerako aparkalekutik abiatzen da ibilbidea, elizaren aldamenetik pasa eta errepidera jaitsita GR10 ibilbideari jarraitzen dio aldapari ekiteko. Ezker eta eskubi aldetik bereizten diren bideak bazterrean utziz gora egiten duen bide arrastoa jarraituko dugu, mendiaren harrizko gandorrera heldu arte. Norabide-mahai bat topatuko dugu bertan. Haren aldameneko pistatik jarraitu eta iratze artean gora egiten duen arrastoa bilatu behar dugu, 100 bat metro aurrerago. Handik gora arrastoari jarraitzea aski dugu Xoldoko gainera heltzeko. Harriz egindako txartelontzi bat dago bertan.

inaxio-k sortua, 2014, urria 5 - 18:10
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Ibarrola (Irun)
Eskema Ibarrola - Burutaran - Belbio - Aitzondo - Irugurutzeta - Enbido - Meazuri - Sarjiñola - Gorostardiko bidegurutzea - Erlaitz - Pagogaña - GR11 - San Martzial - Aldabe - Ibarrola

Lehenengo eta behin, GPS arrastoa ez da nirea, hemen duzue jatorria. Nik ibilbidea arrasto hori jarraituz egin nuen, aldaketa txiki batzuekin, baina nire GPSak huts asko egin zituen Aitzondoko errekaren inguruetan eta nahasgarri gerta daitekeenez, jatorrizkoa aipatu dut hemen. Nirea ikusi nahi izanez gero, hemen ikus dezakezue.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 30 - 22:21
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkue mendatea

Ibilbide zaila tarte askotan bidez kanpo egiten delako, nahiz eta gehienetan basoan barrena izan, leku garbietan barrena alegia. GPSa edo iparrorratza eta mapa komenigarri.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 28 - 21:58
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Eskema Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz

Aralarko ekialdeko eremuan gehien nabarmentzen diren hiru tontorrak bilatzen ditu ibilbideak Etxeberritik abiatuta. Bidea laburtu nahi izanez gero, Goldaratzetik abiatu zaitezkete. Ibilbide zail bezala jarri dut, tarte batzuetan bidez kanpo doalako arrastoa eta erraza delako halako eremuan, basoa eta karaitza nahasten direnean, norabidea galtzea. GPSa edo iparrorratza behar da lasai ibiltzeko.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 20 - 21:14
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa
Eskema Latasa - Argain - Artola - Mundumalkorra - Erga - Trinitatearen ermita - Erasorako jaitsiera - Latasa

Zurianek egindako proposamenari jarraituz, hainbat aldaketarekin. Irakurri aurretik Zuriainen azalpenak ezer erabaki aurretik.

Ibilbide zaila dela jarri dut Artola eta Mundumalkorra arteko tartearengatik, zeharbide aldapatsua baita, lurra baino ez tarte askotan. Bustia baldin badago ez da erraza izango zutik egotea! Makila eta bota gogorrak komeni.

inaxio-k sortua, 2014, abuztua 18 - 21:46
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Eskema Etxeberri - Hilerria - Aitzartea - Larraun ibaiaren gaineko begiratokia - Mendebaldeko lepoa - Aixita - Mendebaldeko lepoa - Etxeberri

SL-NA 131 ibilbideari jarraitzen dio arrastoak Aixitako gandorreko igoera ez beste tarte guztietan. Bidea ondo markatuta dago, eta jende dexente ibiltzen da itxura batean; jarraitzen erraza da beraz. Beste hainbat biderekin ere gurutzatzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

inaxio-k sortua, 2014, uztaila 28 - 20:50
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Astigarragako Benta
Eskema Astigarragako Benta - Liztorreta - Idoia - Malbazar - Urdaburu zeharra - Ugaldetxo - Latse - Akola - Landarbaso zeharra - Liztorreta - Astigarragako Benta

Bidean aipagarri: Akolako parkea Ereñotzu aldean, hainbat monumentu megalitiko aipagarrirekin eta Txirrita Bertsolariaren omenezko harrizko irudia, nahiko ahaztuta, Latse aldean.

inaxio-k sortua, 2014, uztaila 28 - 20:23
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Arritxulo aterpea
Eskema Arritxulo aterpea - Aritxulegi - Aialde jatetxea - Kanala - Domiko zentrala - Domiko urtegia - Bidago Gaña - Domiko urtegia - Sekuoia - Aritxulegi - Arritxulo.

Aialde jatetxetik Domikoko zentralerainoko tartea porlanezko losaz estalitako kanal baten gainetik doa eta inguru malkartsua denez menditik eroritako harriak eta lurra topatuko dugu tarte askotan, kontu pixka batekin ibili beharra dago. Ibilbidearen zailtasun handiena Domikoko zentraletik urtegira igotzen den porlanezko bidean dago, aldapa handiarengatik. Gainontzeko bide gehiena pista zabaletan barrena doa, Artikutza aldeko isurialdeko bidezidorra kenduta.