Ibilbideak: Abanto-Zierbena

Lurraldeak

Ibilbide mota

Jose-k sortua, 2020, iraila 12 - 16:16
Kategoriak Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Eskema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Portua (Zierbena) – Aldapa (Zierbena) – Luzuero – La Arena hondartza – Santurtzi – Bizkaia Zubia
Jose-k sortua, 2020, abuztua 20 - 18:53
Kategoriak Abanto-Zierbena, Artzentales, Balmaseda, Bizkaia, Galdames, Portugalete, Sopuerta, Garape
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Eskema Bizkaia Zubia – Gallarta – La Aceña – Traslaviña – Bezi – La Herbosa mendatea – La Porqueriza lepoa – Kolitza

Ezkerraldean eta Enkarterrietan izan ziren mehatzetako trenbideetako batzuk bidegorri edo bide berde bihurtu dira azken urteetan, oinezko zein txirrindularien gozamenerako. Burdin Mendien Bide Berdea bezala ezagutzen denak Kolitzara gerturatzeko aukera eskaintzen du, errepideak saihestuz. Ondoren, legarrezko bide bat jarraituz Kolitzako tontorreraino igo daiteke.

Joan-etorria ibilbide luzea da, 92 km, baina kilometro gehienak lau xamarrak dira, eta bide guztiak nahiko erosoak.

Jose-k sortua, 2020, uztaila 1 - 19:06
Kategoriak Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Eskema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Serantes – Valle – Aldapa – Kardeo – Gallarta – Portugalete – Bizkaia Zubia

Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean.

Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.

Jose-k sortua, 2017, martxoa 5 - 11:00
Kategoriak Abanto-Zierbena, Zierbena
ABIAPUNTUA Villanedo

Montañoren hego-ekialdean, autopista gainetik zeharkatzen duen zubiaren inguruak dira ibilbide honen abiapuntua. Igoerak bi zati ditu: aurrena, tarte batzuetan porlanezkoa eta beste batzuetan hartxintxarrezkoa den bide bat jarraitzen da; gero, bidezidor estu eta aldapatsu batean zehar igotzen da tontorreraino. Laburra da, baina pikoa bigarren zatian.