Rutas: Zeanuri

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2021, Diciembre 27 - 18:53.
Categorías Areatza, Bizkaia, Orozko, Zeanuri
ABIAPUNTUA Ibarra (Orozko)
Esquema Ibarra – Gallartu – Altzagorta – Pagomakurre – Arraba – Egiriñao – Austingarmin – Belaustegi – Usabel – Ibarra

Mendiko bizikletaz egindako ibilbide zirkular hau Orozkoko auzunea den Ibarratik abiatzen da. Bikotxganara igotzen den errepidea jarraitu behar da Gallarturaino.

Han, errepidea utzi eta basoan barneratzen den porlanezko bidea hartu behar da. Aldapan gora egiten du etengabe, baina malda eramangarriarekin.

Bide honek Areatzatik igotzen den bidera ematen du, Pagomakurrera iristeko kilometro bat inguru falta delarik. Pagomakurren iturri bat aurkituko dugu.

Enviado por Jose el 2021, Diciembre 15 - 23:34.
Categorías Bizkaia, Zeanuri
ABIAPUNTUA Urkisteko San Migel (Uribe auzoa, Zeanuri)
Esquema Urkisteko San Migel – Iritxin ur-jauzia – Urkisteko San Migel
Enviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 7 - 10:25.
Categorías Zeanuri
ABIAPUNTUA Saldropo
Esquema Saldropo-Atxuri-Arimekorta-Gatzarrieta-ARRANBALTZA 1245m-Gorbeia-Altamiñape-Arralde-Saldropo

(2020-09-16)
Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4 orduko igoera + atsedenaldia + 3 orduko jeitsiera.

Txangoa Saldropoko hezeguneko atseden-lekuan abiatzen da. Aparkaleku zabala dago bertan autoak uzteko.

Hasteko Atxuri alderako bidea hartuko dugu hartxintxarrezko pistatik. Tarte lau baten ondoren aldapa handitzen joango zaigu basoan zehar, atajo batzuk ere hartu ahalko ditugu bidean eta Aitxuriko igoeran sartuko gara bete-betean. Bidezidor estu eta maldatsu batek eramango gaitu izen bereko lepora, hemendik tontorrera berehala iritsiko gara.

Enviado por Jose el 2019, Noviembre 16 - 23:49.
Categorías Areatza, Orozko, Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Esquema Pagomakurre – Atxulo – Supelegor – Lexardi – Kargaleku – Arraba – Pagomakurre
Enviado por Jose el 2018, Junio 1 - 21:10.
Categorías Orozko, Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Esquema Pagomakurre – Arrabako atea – Kargaleku – Neberabarri – Altipitatx – Itxingoti – Angel de Sopeña aterpea – Arrabako atea – Pagomakurre
Enviado por Jose el 2017, Septiembre 9 - 07:03.
Categorías Zeanuri
ABIAPUNTUA Pagomakurre
Esquema Pagomakurre – Arraba – Egiriñao – Gorbeia

Pagomakurre izango da ziurrenez mendizaleek Gorbeiara igotzeko gehien aukeratzen duten abiapuntua. Ez da ibilbide laburrena izango, baina bai xamurrenetako bat.

Enviado por Jose el 2015, Febrero 7 - 08:01.
Categorías Bizkaia, Orozko, Ubide, Zeanuri
ABIAPUNTUA Ubide
Esquema Ubide – Eneabe – Bastelarra – Arralde – Arimekorta – Gorbeia – Egiriñao – Usotegieta – Oderiaga – Egileor – Kolometa – Orozko

GR 123 Bizkaiko Biraren 10. etapa bira osoko gogorrenetako bat da. Luzea eta gorabehera handikoa. Hemen azaltzen den bezala itzulia erlojuaren horratzen zentzuan eginez bigarren gogorrena dela esango nuke, Orduntekoaren ondoren. Eta kontrako zentzuan gogorrena ziurrenez, abiapuntua beherago izanik altuera handiagoa igo behar baita, eta Orduntekoan aldiz txikiagoa.

Ubidetik abiatu eta Gorbeiako mendialdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen da, tontor askotatik pasaz (garrantzitsuenak: Eneabe, Arralde, Gorbeia, Usotegieta, Oderiaga, Egileor eta Kolometa), Orozkoko auzune garrantzitsuena den Zubiaurren bukatzeko.

Gogortasuna alde batera utzita, ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, egia esan. Mendizale asko ibiltzen denez paraje hauetan, bidezidorrak nabarmenak dira ia ibilbide osoan zehar.

Enviado por Jose el 2014, Mayo 23 - 18:26.
Categorías Zeanuri
ABIAPUNTUA Saldropo
Esquema Saldropo – Uguzpe ur-jauzia